Feminist communication products in Basque

The Observatory has completed a database of feminist communication products in Basque based on the article that the research group “Visibility of women in the media” will publish in the 2021 Yearbook of the Basque Media Observatory. Kazetaritza feminista Hego Euskal Herrian izenburupean, Arantza Gutierrez Paz eta Itxaso Fernandez Astobiza UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek euskarazko…

Sei urte dira Behategia sortu zela eta urrats sendoz doa aurrera

Dozena erdi urte igaro dira 2016ko urtarrilaren 14an Hekimenek, UPV/EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak (geroxeago batu zitzaien Udako Euskal Unibertsitatea) Behategia sortzeko hitzarmena sinatu zutenetik. Ibilbide honetan euskal hedabideen inguruan bildutako datu-base osatuena den datutegia eraiki da; urtero-urtero euskal hedabideen urtekaria argitaratu da; mintegi eta ikastaro ugari egin dira eta sektorearen, ikertzaileen eta administrazioaren…

Streaming plataformak Hego Euskal Herrian, audientzia azterketa

Streaming plataformen Hego Euskal Herriko audientziak aztertu ditu Euskal Hedabideen Behategiak: zenbat herritar da ikus-entzunezko plataformaren bateko harpideduna? Zer plataforma dira zabalduenak? Zer eragin du adinak? Eta hizkuntzen ezagutzak? Galdera horien erantzunak bilatzeko asmoz, komunikabideen audientzia neurtzen duen CIES enpresaren datuak arakatu dira, 2018tik 2021era bitarteko bilakaera hain zuzen —duela lau urte hasi baitziren streaming…

Sektorearentzat garrantzitsuak diren gaiak jorratuko ditu “Hartu hitza” bideo bilduma berriak

Hekimen elkarteak jarri du abian egitasmoa. Atal berri honetako lehen saioan euskarazko hedabideek digitalizazioaren aroan dituzten erronken inguruan mintzo da Libe Mimenza, EHUko NOR taldeko ikertzailea eta Behategiko koordinatzailea. “Ezer ez da lehen zena. Zuzeneko garaian gaude, ardatza digitala da eta kontsumoak nahieran garatzen dira”. Hogei minutuko hitz-hartze mamitsua da, euskarazko hedabideek aurrean daukaten aldaketa…

BEHA ikerlerroa abian “Euroeskualdeko hiritartasuna” 2021 proiektu deialdiari esker

“Euroeskualdeko hiritartasuna” 2021ko proiektu deialdiaren ebazpena argitaratzeaz bat abiatu da Euskal Hedabideen Behategiaren BEHA ikerlerroa: “Euskal audientzia ezagutzeko mugaz gaindiko proposamena: euskarazko komunikazio espazioaren neurketa digitala eguneratzeko ariketa”. BEHA proiektuak euskarazko hedabideen audientzia digitala neurtzeko sistema ebaluatzea bilatzen du, batetik; eta sistema hori eguneratzea, bestetik. Neurgailu berriak daude merkatuan (Google Analytics 4 esaterako) eta neurtzeko…