Analitika digitalaren bidean beste urrats bat emango dugu irailaren 11 eta 12ko ikastaroan, Eibarren.
UEUren Udako Ikastaroen baitan antolatu dugu Analitika digitala euskarazko hedabideetan: erronka handi bat izeneko egun eta erdiko programa, eta zabalik dago izen-ematea. Bertan, besteak beste, azken urte hauetan Euroeskualdearen laguntzarekin garatutako BEHA proiektuan lantzen gabiltzan datuaren kulturan sakontzeko, ditugun tresnak arakatzeko eta aurrera begira egin beharrekoaz gogoetatzeko parada izango dugu.