2018. urteak eman zuenaren kazetaritza errepasoa dakarkigu Igor Astibia Teiletxeak 2018ko euskal hedabideen urtekarian argitaratutako «Urteak eman duenari begiratu orokorra» artikuluan. Urtekaria pasa den apirilean aurkeztu zen Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean eta webgunean dago irakurgarri eta eskura.
Kazetaritzaren aurkako erasoez mintzo da HEKIMEN elkarteko koordinatzailearen testua, mozal legearen aterkipean oldartu diren informazio eskubidearen aurkako gertaera larrietatik abiatuta. Gordina bezain egia den pasarte horretatik, komunikazioaren esparruan gailendu diren joera orokorrak aletu ditu: ikus-entzunezko makroenpresen nagusitzea, fake news edo egia-ostearen garai zaharberritua eta negozio ereduak zein kontsumo ohiturak hizpide hartuta. Halaber, euskal hedabideen iazko gorabeherak eta euskarazko hedabideei begirako diru-laguntza publikoen eredu berriaren azalpen xehea ere badakartza urtearen berrikuste lan horretan. Bertan, hiru ardatz landu ditu: «Kazetaritzaren aurkako erasoak», «Joera orokorrak: eraldaketa sakonak ia eremu guztietan», eta «Euskal hedabideen testuingurua». Jarraian, atal horietako bakoitza banan-banan:
Kazetaritzaren aurkako erasoak
Joera orokorrak: eraldaketa sakonak ia eremu guztietan
Euskal hedabideen testuingurua