EHUko uda ikastaroen baitan antolatu dugu «Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadan» gogoeta. Euskal Hedabideen Behategiak antolatutako bi eguneko hausnarketa proposamena da, HEKIMEN eta NOR Ikerketa Taldearekin batera diseinatua. Izena emateko bi modalitate daude: presentziala edo online zuzenean.
Azken lau hamarkadetan aurrerapen handiak izan dira euskarazko komunikazioaren eremuan: euskara hutsezko lau aldizkari eta tokiko irrati bat izatetik, hamar bat telebista kanal (nazionalak zein tokikoak), dozena bi irrati (nazionalak zein tokikoak), egunkari bat, hirurogei aldizkari baino gehiago, eta hamarnaka webgune izatera pasatu gara. Horiei, euskara hutsezkoak izan ez arren beren edukietan euskara ere darabilten komunikabide eta euskarriak gehitu behar zaizkie.
Hazkunde horrek euskararen biziberritzerako berebiziko garrantzia izan badu ere, ez da nahikoa izan euskara gutxitasun egoeratik ateratzeko. Euskarazko komunikazioaren eskaintza hazi den bezalatsu, erdarazkoa ere hazi da (erdara ezberdinetan). Bestalde, egoera soziolinguistikoan izandako irabaziek eremu berri bat ireki diote euskarazko komunikazioari: batetik, hiztun komunitate hertsiaz harago doan publiko bat sortu da; bestetik, eskolak euskaldundutako milaka eta milaka pertsonek komunikabideak izan litzakete euskararen unibertsoan sozializatzen jarraitzeko eragile.
Lau hamarkadetako hazkundea hainbat eragile eta erakunderen kemenari zor zaie gehiago, aldez aurretik diseinatutako plangintza bati baino. Unea heldu da aurrera begira jarri, eta gogoeta partekatua egiteko, hurrengo hamarkadan euskarazko komunikazioak jauzi handi bat eman dezan. Komunikazioan gertatzen ari diren aldaketa handiek eta euskarak egun dituen aukerek horretara bultzatzen gaituzte.
Egitaraua anitza izango da: hitzaldiak, biko solasaldiak eta mahai-inguruak. Anitza baita partaideen profila ere: ikertzaileak, sektoreko ordezkariak eta erakundeak. COVID-19aren krisi betean gogoetarako une aproposa eta baita ezinbestekoa ere bada gaur egungoa.
EGITARAUA
2020-09-14
09:00 – 09:15
Harrera eta dokumentazio banaketa
09:15 – 09:30
Zuzendaritzaren aurkezpena
- Libe Mimenza Castillo BEHATEGIA – Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea
- Josu Amezaga Albizu UPV/EHU – NOR Ikerketa Taldeko zuzendaria
- Igor Astibia Teiletxea HEKIMEN – Hekimen elkarteko koordinatzailea
09:30 – 10:30
«Komunikazioa euskaraz lau hamarkada eta gero: irakurketa kritikoa»
- Josu Amezaga Albizu UPV/EHU – Soziologian doktorea. Irakaslea, ikertzailea eta NOR Ikerketa Taldeko zuzendaria.
10:30 – 11:30
«Euskara hutsezko komunikabideen kartografia»
- Libe Mimenza Castillo BEHATEGIA – Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea
11:30 – 12:00
Geldiunea
12:00 – 13:00
«Del broadcast al broadband: el nuevo ecosistema audiovisual, lengua, cultura y soberanía»
- Enric Marin Otto Universitat Autònoma de Barcelona – Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea, “Departament de Mitjans, Comunicació i Cultura” (UAB)
13:00 – 14:00
Solasaldia: Miren Dobaran Urrutia (Hizkuntza Politikarako sailburuordea) eta Iñaki Martinez de Luna (soziolinguista)
15:30 – 16:30
«Hekimen, euskal hedabideen sektorearen gogoeta»
- Igor Astibia Teiletxea HEKIMEN – Hekimen elkarteko zuzendaria
16:30 – 18:00
Mahai-ingurua: «Komunikazioa eremu digitalean: daukaguna eta datorrena»
- Lorea Arakistain Aizpiri – MODERATZAILEA
- Josu Azpillaga Labaka – Codesyntax
- Eneko Bidegain Aire – Mondragon Unibertsitatea
- Josu Aztiria Urtaran – Elhuyar
2020-09-15
09:00 – 10:15
Mahai ingurua: «Euskarazko komunikazioa prentsa elebidunean»
- Elixabete Garmendia Lasa – MODERATZAILEA
- Iñaki Soto Nolasco – NAIZ
- Eduardo Iribarren Eleizegi – NOTICIAS TALDEA
- Lourdes Pérez Rebollar – DIARIO VASCO
10:15 – 11:15
Solasaldia: Bingen Zupiria Gorostidi (Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua) eta Kike Amonarriz (soziolinguista)
11:15 – 11:45
Geldiunea
11:45 – 12:45
Solasaldia: Bernadette Soulé (Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria) eta Garbine Ubeda Goikoetxea (Kazetaria, diseinatzailea, idazlea)
12:45 – 14:00
Mahai-ingurua: «Euskarazko komunikazioaren berezko espazioa»
- Pilar Kaltzada Gonzalez – MODERATZAILEA
- Martxelo Otamendi Egiguren – BERRIA
- Maite Iturbe Mendialdua – EITB
- Iban Arantzabal Arrieta – TOKIKOM