Euskal Hedabideen Urtekaria 2019: ikerketa (tresnak) zeure esku

Euskal Hedabideen Behategiaren laugarren urtea izan da 2019a eta emandako urratsak garrantzitsuak bezain ezinbestekoak izan dira euskarazko komunikabideen eremuan. Urte hasierako gertakari nagusia euskarazko hedabideen finantzazioa hobetzeko akordioa izan den honetan, Behategiak ikerketa bideratzeko hainbat bide abiatu ditu: komunikazio digitala eta sare sozialen afera edota euskarazko komunikabideen kartografiaren eguneraketa, besteak beste. Ikerketa lerroak eta ikerketa…

2018. urteak eman zuena, hiru ardatz

2018. urteak eman zuenaren kazetaritza errepasoa dakarkigu Igor Astibia Teiletxeak 2018ko euskal hedabideen urtekarian argitaratutako «Urteak eman duenari begiratu orokorra» artikuluan. Urtekaria pasa den apirilean aurkeztu zen Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean eta webgunean dago irakurgarri eta eskura. Kazetaritzaren aurkako erasoez mintzo da HEKIMEN elkarteko koordinatzailearen testua, mozal legearen aterkipean oldartu diren informazio eskubidearen aurkako gertaera…

2017. urteak eman duena, begirada bat

2017. urteak eman duenaren kazetaritza errepasoa dakarkigu Alberto Barandiaran Amillanok 2017ko euskal hedabideen urtekarian argitaratuta «Urteak eman duena. Begirada bat» artikuluan. Berrikuste periodistikoan kazetagintzak jasandako zentsura eta kontrol erasoak hartu ditu hizpide, mozalaren mehatxua ez baita, tamalez, ofizioak duen erasotzaile bakarra XXI. mende honetan. Halaber, HEKIMEN euskal hedabideen elkarteko zuzendariak mugarik gabe hazten ari diren…

Euskal Hedabideen Behategia Durangoko Azokan

> Euskal Hedabideen Behategira batuko da Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) > Euskal Hedabideen 2017ko Urtekaria aurkeztuko da Durangoko Azokan Euskal Hedabideen Behategiak 2017ko Urtekaria aurkeztuko du Durangoko Azokan, argitaratzen duen hirugarrena. Argitalpena urteak euskal komunikazioaren alorrean gertatukoari begirada sakona emateko sortu zen, eta amaitzen ari den urtean komunikazioaren inguruan gertatutako aldaketen kronika ez ezik, ikus…

Euskal Hedabideen Urtekaria 2016

Euskal Hedabideen Behategiak, iaz egin bezala, Urtekaria aurkeztuko du Durangoko Azokan: abenduaren 5ean, astelehena, eguerdiko 14:00etan, Areto Nagusian. Bertan, Behategiko kide diren ikertzaileen arteko mahai-inguru labur bat egingo dugu aurtengo uzta aurkezteko. 2016ko Urtekariaren ardatzak 2016ko Urtekari honetan etxe barrura begira jarri gara, baina, begirada aberaste aldera, lehen-lehenik beste ispilu bat arakatzeko hautua egin dugu.…