Euskal Hedabideen Behategiaren laugarren urtea izan da 2019a eta emandako urratsak garrantzitsuak bezain ezinbestekoak izan dira euskarazko komunikabideen eremuan.
Urte hasierako gertakari nagusia euskarazko hedabideen finantziazioa hobetzeko akordioa izan den honetan, Behategiak ikerketa bideratzeko hainbat bide abiatu ditu: komunikazio digitala eta sare sozialen afera edota euskarazko komunikabideen kartografiaren eguneraketa, besteak beste. Ikerketa lerroak eta ikerketa tresnak, biak ala biak bideratzeko lanei ekin zaie, eta emaitzak 2020an zehar argitaratuko dira. Bestalde, euskarazko komunikazioaren erronkez eta aukerez hausnartzeko lehen pausuak ere eman dira, eta bide horrek ere izango du segida.
Beste hainbat proposamen berri ere egingo ditu Behategiak datozen hilabeteetan; momentuz, lehenengoa 2019ko Urtekaria izango da, hamaika artikuluren bidez euskal hedabideen azken urteko azterketa poliedrikoa mahai gainean jarriko duena.