Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak komunikabideen eta komunikazioaren inguruko gogoetak idatzi ditu 2019aren kultur errepasoa dakarren Jakin aldizkariaren azken alean, eta bertako ideien inguruan aritu dira Euskadi Irratiko Faktoria saioan aste honetan.
Hona Jakinen aurkezpena:
Irauli da merkatua, dio Libe Mimenza Castillo komunikazio ikerlariak Jakinen 235. zenbakian idatzi duen artikuluan: «2019a historiara pasako da Interneten garaipen urte bezala, komunikabideetako plataformen arteko lehen postua kendu baitio sareak telebistari lehenengoz». Euskarazko ikus-entzunezkoek ere aldaketara egokitu behar dutela ohartarazi du Mimenzak. Badaude saio esanguratsuak: 2deo laborategia, websailak, Egunean Behin app-jokoa… Baina: «ekimen paraleloak hor daude, bai; non da epe luzerako estrategia? Laborategien laborategia behar du herri honetako euskarazko komunikazioak».
Hemen, berriz, Faktoria saioko elkarrizketa: