2017. urteak eman duena, begirada bat

2017. urteak eman duenaren kazetaritza errepasoa dakarkigu Alberto Barandiaran Amillanok 2017ko euskal hedabideen urtekarian argitaratuta «Urteak eman duena. Begirada bat» artikuluan. Berrikuste periodistikoan kazetagintzak jasandako zentsura eta kontrol erasoak hartu ditu hizpide, mozalaren mehatxua ez baita, tamalez, ofizioak duen erasotzaile bakarra XXI. mende honetan. Halaber, HEKIMEN euskal hedabideen elkarteko zuzendariak mugarik gabe hazten ari diren…

“Euskal hedabideak, itun bila” jardunaldia

Herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea ziurtatu ahal izateko, posible ote da hedabide eta administrazioaren arteko itun bat? Galdera horri tiraka abiatuko da “Euskal hedabideak, itun bila” jardunaldia datorren otsailaren 22an, asteazkena, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15). Hedabideak hizkuntza baten biziberritzerako funtsezko zutabeetako bat dira. Euskal hedabideek hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea egina dute,…

Euskal Hedabideen Urtekaria 2016

Euskal Hedabideen Behategiak, iaz egin bezala, Urtekaria aurkeztuko du Durangoko Azokan: abenduaren 5ean, astelehena, eguerdiko 14:00etan, Areto Nagusian. Bertan, Behategiko kide diren ikertzaileen arteko mahai-inguru labur bat egingo dugu aurtengo uzta aurkezteko. 2016ko Urtekariaren ardatzak 2016ko Urtekari honetan etxe barrura begira jarri gara, baina, begirada aberaste aldera, lehen-lehenik beste ispilu bat arakatzeko hautua egin dugu.…