«Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta» UEUren ikastaroan izena emateko azken egunak izango dira aste honetakoak; beraz, eman begiratu bat egitarauari, gorde datak, eta eman izena ziztu bizian!
Euskarazko komunikazioaren ekosisteman parte hartzen duten komunikabideei erreparatzeko mintegi esploratzaile bat proposatzen dizuegu. Bertan, hiru dinamizatzaile gonbidatu izango ditugu gurekin Euskarazko Hedabideen Behategiaren Datutegiak lanketa eta interpretaziorako eskaintzen dituen aukerak arakatzeko: Codesyntax, Euskal Wikilarien Elkartea eta Gaindegia.
Egunak: azaroak 16 eta 23
Lekua: Eibar, UEUren egoitza akademikoa
Ordu kopurua: 12 orduIzen-ematea hemen: https://labur.eus/Xopmw
- Euskal komunikazioaren ekosistema garaikidea aztertzeko teknika eta hurbilketa ezberdinak ezagutu eta praktikara eramatea
- Euskal Hedabideen Behategiaren Datutegia ezagutza berria sortzeko iturri bezala baliatzea
- Informazioa landu eta argitaratzeko elkarlanerako aukerak ezagutzea
Azaroak 16, ostirala.
08:30 – 09:00: Ongi-etorria, ikastaroaren nondik norakoak eta aurkezpenak.
09:00 – 10:00: Euskarazko komunikazioa: zenbat eta nor gara? (Euskal Hedabideen Behategia – Libe Mimenza).
10:00 – 11:30: Komunikabideak eta Wikidata (Euskal Wikilarien Kultura Elkartea – Galder Gonzalez).
11:30 – 12:00: Kafe-etena.
12:00 – 15:00: Audientzia digitalekin jolasean (Codesyntax – Josu Azpillaga).
Azaroak 23, ostirala.
08:30 – 10:30: Datu-meatzaritzatik datu-bisualizaziora: mapak egiteko tailerra (Gaindegia).
10:30 – 11:30: Komunikabideak eta Wikidata (Euskal Wikilarien Kultura Elkartea – Galder Gonzalez).
11:30 – 12:00: Kafe-etena.
12:00 – 14:00: Informazioa infografia bidez (Joxean Apeztegia – BERRIAko infografista).
14:00 – 15:00: Ondorioak eta amaiera.