Ipar Euskal Herriko Kazetaritza Euskaraz diplomako ikasleen bisita izan dugu

Ikasturtearen hasieran abiatu zen titulazio berri hau hiru Unibertsitateren, zortzi hedabideren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko elkarlanetik (ikus Urtekariko artikulua). Ipar Euskal Herriko komunikabideetan euskarak duen egoeraren diagnostikoa egin ostean, prozesua martxan jarri, tituluaren diseinua garatu, eragileen arteko hitzarmena egin eta 12 ikaslerentzako eskolak abiatu zituzten 2023ko irailean, Baionan. Hitzarmenean sartuta daude Bordeleko IJBA-UBM, Paueko…