Plataforma globalen aurrean «garena baino txikiago bihurtu gara»
Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak komunikabideen eta komunikazioaren inguruko gogoetak idatzi ditu 2019aren kultur errepasoa dakarren Jakin aldizkariaren azken alean, eta bertako ideien inguruan aritu dira Euskadi Irratiko Faktoria saioan aste honetan. Hona Jakinen aurkezpena: Irauli da merkatua, dio Libe Mimenza Castillo komunikazio ikerlariak Jakinen 235. zenbakian idatzi duen artikuluan: «2019a historiara pasako da Interneten garaipen…