- Hekimen elkarteko webguneak 2022. urtean eta azken 10 urteetan
Josu Azpillaga Labaka
CodeSyntax enpresako teknikaria
Libe Mimenza Castillo
Behategiko koordinatzailea; NOR Ikerketa Taldea, UPV/EHU
Aurreko Urtekarietarako egindako azterketen ildotik, aurten ere Hekimen elkarteko webguneen analitikak aztertu ditugu. 2022. urtean 37 milioi bisita jaso zituzten, aurreko urtean baino % 3,3 gehiago. Datuok hedabide motaren arabera banatu eta beste webgune batzuekin alderatu ditugu, euskarazko hedabideek izan duten bilakaera testuinguruan jartzeko. Azken urteko datuekin, gainera, hamarkada oso bateko datuak bildu dira Hekimen Analytics tresnan, eta horrek ematen du begirada luzeago eta irakurketa pausatuago bat egiteko aitzakia. Horretan saiatu gara.
- SarreraEuskarazko hedabide digitalek sarean izan zuten portaera aztertzeko ariketa egingo dugu lan honetan, 2022. urteko datuak xehe aztertuz.
Datu orokor bat, hasteko: 2022. urtean 37 milioi bisita eman dira Hekimen elkarteko euskarazko hedabide digitaletan, aurreko urtetik % 3,3 igota.
Kontuan izan behar da 2020. urtean pandemiak erabat aldatu zuela kontsumo digitala eta ikuskizun izan dela orain arte zer joera izango zuen hedabide digitalen kontsumoak ondorengo urteetan, ea zenbateraino izango ziren gai webguneak pandemiaren gogorrenean irabazitako erabiltzaile eta saioei eusteko. Hori lortu nahian aritu dira hedabide guztiak eta Hekimen elkartekoek asmatu dute berriro goranzko bidea egiten eta urratsak aurrera ematen.
Aurreko urteetako lanetan egin bezala, Hekimen Analytics (HA)1 tresnaren datuetan oinarritu gara honetarako, bertan jasotzen baitira elkarteko 51 webguneren metrikak.
Hauek dira azterketa honen barruan kontuan hartu diren webguneak:
- Orokorrak: Argia2, Berria, Hamaika TB, Sustatu eta Zuzeu.
- Tematikoak: Aizu, Badok, Bertsolari, Dantzan, Elhuyar aldizkaria, Gaztezulo, Hik Hasi, Irrien Lagunak, Jakin, Uztaro, Zientzia.eus eta Zinea.eus.
- Tokikoak: Aiaraldea, Aikor, Aiurri, Alea, Anboto, Ataria, Baleike, Barren, Busturialdeko Hitza, Erran, Eta kitto!, Euskal Irratiak, Euskalerria Irratia, Goiena, Goierriko Hitza, Guaixe, Gure Irratia, Hiruka, Ipar Euskal Herriko Hitza, Irutxuloko Hitza, Karkara, Kanaldude, Lea-Artibaiko Hitza, Maxixatzen, Noaua, Oarso-Bidasoko Hitza, Otamotz, Plaentxia.eus, Txintxarri, Uriola, Urola-Kostako Hitza, Urumeako Kronika, Uztarria eta Zarauzko Hitza.
Bestalde, datuak biltzen hasi ginenetik 10 urte pasa direla probestuz, hamarkada oso bateko bilakaera aztertzeko ahalegina ere egin dugu. Asko aldatu da panorama digitala hamar urteotan eta aldaketa horiei erantzuteko ahalegin handia egin da hedabide desberdinetatik. Emaitzei begirada bat ematen saiatu gara.
Datu bat, honekin ere hasteko: hamarkada osoa kontuan hartuz gero, hirukoiztu egin da trafikoa.
- Bisitak edo saioakSarreran aipatu dugu, Hekimen elkarteko webguneetan ia 37 milioi bisita edo saio3 izan direla 2022. urtean. 36.976.625, zehatz esateko. Batez beste, eguneko 101 mila bisita.
Hona taula eta grafiko batean datu horien azken hamarkadako eboluzioa:
- Saioak urterik urte Hekimeneko webguneetan. Saioak milakotan.
Hekimen
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
SAioak
12.673
14.348
18.560
20.577
23.750
24.121
28.553
40.805
35.798
36.976
Saioak /Euneko
34,7
39,3
50,9
56,4
65,1
66,1
78,2
111,8
98,1
101,3
(Alderaketa)
% 13,2
% 29,4
% 10,9
% 15,4
% 1,6
% 18,4
% 42,9
% -12,3
% 3,3
Iturria: Hekimen Analytics.
Goiko taulan ikusten den bezala, igoera eman da 2022. urteko saio kopuruan: 1,2 milioi bisita gehiago izan baitira aurreko urtean baino, % 3,3.
Igoera horrek, ordea, ez du konpentsatzen aurreko urtean izandako jaitsiera handia, pandemia osteko urtean % 12 pasatxoko jaitsiera eman baitzen trafikoan, iazko lanean nabarmendu genuen bezala. Berezia izan zen 2020. urtea hedabide digitalen kontsumoari dagokionean ere, eta orduko ia 41 milioi bisitetara ez da oraindik iritsi Hekimen hedabide multzoa.
Nabarmentzekoa da, halere, goranzko joerari eutsi zaiola berriro. Iazko urtea izan da, honenbestez, 10 urteko seriean jaitsiera eman den salbuespenezko urte bakarra.
- Saioak urterik urte Hekimeneko webguneetan.
40.00
30.00
20.00
10.00
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
Iturria: Hekimen Analytics.
Iazko urteari eta pandemia osteko bi urteei begiratu beharrean begirada hamarkada osora zabalduz gero, bestelako irakurketa bat egitea tokatzen da.
Trafikoa hirukoiztu egin da 10 urtean (konkretuki, % 292 hazi da). 10 urtetako serie osoan, aipatutako 2021. urteko salbuespena kenduta urte guztietan eman da trafiko igoera, urte batzuetan besteetan baino txikixeagoa izan bada ere. Goranzko joerari eutsi dio ia-ia urte guztietan.
Halere, goranzko joera hori apur bat apalagoa da azkenaldian. Hasierako igoeraren intentsitatea pixka bat moteldu dela dirudi, grafikoko joera lerroan bertan ere ikusi daitekeenez. Pandemia aurreko seriea kontuan hartzen bada, zazpi urte horietan % 14,5eko igoera eman zen batez beste; azken hiru urteotan, aldiz, % 9ko igoera eman da.
Hekimen elkarteko hedabide guztien datu agregatua aipatzen ari gara orain artean, euskarazko webgune bakar bat osatuko bailuten. Baina ez da hala, eta desberdintasun handiak ere badaude hedabide batzuen eta besteen artean.
Interesgarria da multzo nagusiei begirada ematea ere. Gogoratu, Hekimeneko 51 hedabideak hiru motatan banatzen direla: orokorrak (5 hedabide), tokikoak (34) eta tematikoak (12).
Honatx saio kopuruaren taula desagregatua:
- Saioak urterik urte Hekimeneko webguneetan.
- Hekimeneko hedabide moten saioak urteka. Saioak milakotan.
Hekimen
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
Orokorrak
7.513
8.091
9.166
9.352
10.736
8.934
9.338
13.688
10.864
12.666
Tokikoak
4.699
5.670
8.709
10.433
12.158
14.141
18.127
26.013
23.842
23.218
Tematikoak
460
587
684
792
855
1.045
1.087
1.103
1.091
1.092
Guztira
12.673
14.348
18.560
20.577
23.750
24.121
28.553
40.805
35.798
36.976
Iturria: Hekimen Analytics.
Aurreko urteko joerari itzuli eginda, hedabide orokorrak igo egin dira saio kopuruan, ia bi milioi irabazi eta % 16,6ko igoera izanda. Tokiko hedabideek, berriz, jaitsiera izan dute, % 2,5ekoa. Eta tematikoek eutsi egin diote iazko saio kopuruari.
- Saio kopuruaren bilakaera, hedabide motaren arabera. Saioak milakotan.
30.00
20.00
10.00
2013
OROKORRAK
2014
2015
2016
2017
TOKIKOAK
2018
2019
2020
TEMATIKOAK
2021
2022
Iturria: Hekimen Analytics.
Goiko taulan ikusten den bezala, multzoko ia 37 milioi saioetatik 23,2 eman dira tokiko hedabideetan, % 62,8. Hedabide orokorrak 12,6 milioi inguru jaso dituzte, bisita guztien % 32,3 inguru. Tematikoek jarraitzen dute azken bost urteetako milioi inguru saiorekin eta multzoko %3 ingururekin.
Hamarkada honetako bilakaeran nabarmendu beharreko puntu bat horixe da, hain zuzen ere, multzoen arteko pisua irauli dela bisitei dagokienean. Labur labur esanda, duela hamar urte orokorrek biltzen zuten hedabide multzoko trafikoaren % 60, tokikoek % 37 eta tematikoek % 3; egun, berriz, tokikoek biltzen dute % 63, orokorrek % 34 eta tematikoek % 3.
- Saio kopuruaren bilakaera, hedabide motaren arabera. Saioak milakotan.
- Hekimeneko hedabide moten saioen pisu erlatiboa.
Hedabide Mota
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
Orokorrak
% 59,3
% 56,4
% 49,4
% 45,4
% 45,2
% 37,0
% 32,7
% 33,5
% 30,3
% 34,3
Tokikoak
% 37,1
% 39,5
% 46,9
% 50,7
% 51,2
% 58,6
% 63,5
% 63,8
% 66,6
% 62,8
Tematikoak
% 3,6
% 4,1
% 3,7
% 3,9
% 3,6
% 4,3
% 3,8
% 2,7
% 3,0
% 3,0
Iturria: Hekimen Analytics.
Trafikoa hazi egin da, beraz, 10 urte hauetan. Hirukoiztu ia-ia, lehen aipatu dugun bezala % 292 hazi baita. Eta, batez ere, tokiko hedabideak izan dira igoera hori hartu dutenak, euren trafikoa % 494 igota; orokorrak % 169 irabazi dute eta tematikoak % 237, gutxi gorabehera multzoaren proportzioan.
Baina, jakina, 10 urteotan hedabideen mapa ere asko aldatu da. Multzoan 51 webgune neurtzen ari bagara ere, denak ez zeuden martxan duela 10 urte eta horrek ere ekarri du trafikoa irabaztea. Aukera zabaldu da euskarazko webguneetan ere. Horrek ekarri al du trafikoaren hazkundea? Aztertu dezagun puntu hau apur bat xeheago.
HA martxan jarri genuenean, 31 webguneko multzoarekin abiatu genuen. Geroztik beste 20 marka berri gehitu dira multzora4. 31 eta 20 hauek, 2013rako martxan zeudenak eta geroago sartu direnak, multzo banatan aztertuko ditugu bisiten banaketa zehatzago ikusteko.
Honatx banaketa, taula eta grafiko banatan:
- Saioak 2013. urtea baino lehen martxan zeuden hedabideen eta hedabide berriagoen artean banatuta. Saioak milakotan.
Hekimen
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2013tik datuak
12.673
13.470
16.167
17.114
19.724
19.203
22.370
31.787
27.488
28.597
Gerokoak
0
878
2.392
3.464
4.027
4.918
6.184
9.018
8.310
8.378
Guztira
12.673
14.348
18.559
20.578
23.751
24.121
28.554
40.805
35.798
36.975
Iturria: Hekimen Analytics
Alegia, irabazi diren 24,3 milioi horietatik 8,4 milioi izan dira marka berriek bildu dituzten saioak; gainerako 15,9 izan dira lehengo hedabideek irabazitakoak. Irabazitako guztiaren % 65,5 hedabide zaharrek irabazi dute; % 34,5 inguru marka berriek.
Beste era batera ere esan genezake: Hekimen multzo osoko trafikoa % 292 hazi bada, hedabide zaharrak hazi dira gutxixeago, %226. Gainerakoa, marka berriek irabazitakoa izan da.
- Saioak urterik urte Hekimeneko webguneetan, hasieratik martxan dauden hedabideen eta gerora gehitutakoen artean.
40.00
30.00
20.00
10.00
12.673
2013
13.470
2014
878
2.392
16.167
2015
2013tik datuak
3.464
17.114
2016
4.027
19.724
2017
4.918
19.203
2018
Gerokoak
6.184
22.370
2019
9.018
31.787
2020
8,310
27.488
2021
8,378
28.597
2022
Iturria: Hekimen Analytics
Beste ñabardura bat ere egin behar da hemen, gainera. Hedabide berri gehienak tokikoak dira, konkretuki 16. Beste lau hedabide dira tematikoak eta orokorrik ez da gehitu multzora 10 urteotan. Eta tematikoak txikiak izaki, irabazi den trafiko berriaren zati handiena tokiko hedabideetan irabazi da.
Konkretuki, tokiko hedabideek 18,6 milioi bisita irabazi dituzte 10 urteotan; 8,2 milioi marka berriei esker eta beste 10,3, duela 10 urtetik lanean ari diren webguneei esker. Edo goiko alderaketarekin jarraituz, hasieratik martxan dauden tokiko hedabideak % 321 hazi dute euren trafikoa azkeneko hamarkada honetan, nahiz eta tokikoen multzo osoak % 494 igo saio kopurua.
- Alderaketa txiki batAurreko urteetako lanetan egin bezala, aurten ere darabilgun bisita kopuruen datua inguruko beste hedabide batzuekin alderatzeko ariketa egingo dugu, trafiko datuak onak edo txarrak izan diren esateko laguntza eman baitezake. Horretarako, OJD Interactivak (Oficina de Justificación de la Difusión) ikuskatutako zenbait hedabidek sarean argitaratzen dituzten datuak hartuko ditugu kontuan, hark ematen dituen datuak eta HA tresnak ematen dituenak alderagarriak baitira5.
Alderaketa hauek guztiak tentuz hartzea komeni da. Askoz hedabide gehiagoren datuak jakin eta kontrastatzea izango litzateke desiragarria. Hedabide gehienek ez dituzte euren datuak modu irekian eskaintzen, ordea, eta bakoitza bere irakurketa egitera mugatzen da. Bihoa oharra ezertan hasi aurretik.
Luza dezagun aurrena begirada Hego Euskal Herriko beste zenbait hedabidetara: Eitb.eus, Deia, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Alava eta Noticias de Navarra hedabideen datuak ditugu eskura. Azkeneko sei urtetako datuak aztertuko ditugu6.
- Hekimen eta OJDko zenbait hedabideren saioen alderaketa taula. Saioak milakotan.
Saioak
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
NAla
4.481
4.471
5.436
8.788
18.787
31.972
NGip
3.872
4.963
5.872
7.671
8.691
9.526
13.778
24.020
31.945
39.782
NNav
21.927
22.967
27.109
28.186
28.693
39.500
45.007
60.329
86.272
99.422
Deia
23.418
22.729
24.888
31.704
33.976
45.334
54.617
71.939
80.138
81.681
Eitb.eus
28.001
34.319
37.847
39.723
53.922
63.268
83.622
105.859
72.555
52.419
Hekimen
12.673
14.348
18.560
20.577
23.750
24.121
28.553
40.805
35.798
36.976
Guztira
89.891
99.326
114.276
127.861
153.513
186.220
231.013
311.740
325.495
342.252
Heki (%)
% 14,10
% 14,45
% 16,24
% 16,09
% 15,47
% 12,95
% 12,36
% 13,09
% 11,00
% 10,80
Iturria: Hekimen Analytics eta OJDinteractiva.es
- Hekimen eta OJDko zenbait hedabideren saioen alderaketa.
100.000.000
75.000.000
50.000.000
25.000.000
2013
NAIa
2014
2015
NGip
2016
NNav
2017
Deia
2018
2019
Eitb.eus
2020
HEKIMEN
2021
2022
Iturria: Hekimen Analytics eta OJDinteractiva.es
Taula eta grafikoan ikusten denez, ez da Hekimen izan azkeneko 10 urte hauetan hazi den hedabide bakarra. Denek izan dute joera berdina eta gehienak, gainera, proportzio handiagoan. Hekimen multzoaren bisita kopurua hirukoiztu bada, 10, 7 eta 4 aldiz handitu dute saio kopurua Noticias taldeko hedabide desberdinek, eta Hekimen beraren pare EITBk ere.
Multzoaren analisia eginda ikus liteke hori. Auditatutako multzo osoaren baitan, Hekimen pisua galtzen joan da azken bost urteetan, hasieran zuen % 14-16 hartatik orain duen % 10-11ra igarota. Alegia, hazi da Hekimeneko hedabideen saio kopurua baina, kasu honetan, aztertutako hedabideak gehixeago hazi dira.
Ariketa berdina egin genezake beste hedabide batzuekin ere. Atal honetan, Kataluniako zenbait hedabide digital hartuko ditugu, katalanez ari direnak7: ElNacional.cat, ara.cat, rac1.cat eta diaridegirona.cat.
- Hekimen eta OJDko zenbait hedabideren saioen alderaketa.
- Hekimen eta OJDko zenbait hedabideren saioen alderaketa taula. Saioak milakotan.
Saioak
2.017
2.018
2.019
2020
2021
2022
ara.cat
93.607
82.182
72.613
80.808
62.429
59.424
diaridegirona.cat
20.071
19.984
29.807
41.222
40.549
49.951
elnacional.cat
73.227
124.758
163.083
175.678
194.883
208.797
rac1.cat
53.197
36.053
42.031
59.155
58.781
53.436
Hekimen
23.751
24.122
28.554
40.806
35.798
36.976
Guztira
263.853
287.098
336.088
397.670
392.440
408.584
Hekimen (%)
% 9,00
% 8,40
% 8,50
% 10,26
% 9,12
% 9,05
Iturria: Hekimen Analytics eta OJDinteractiva.es
Taulako Kataluniako hedabideei dagokionez, azken urtean jaitsi egin dute euren saio kopurua Ara.cat eta Rac1.cat hedabideek; aldiz, igo egin dute apur bat trafikoa Diaridegirona.cat-ek eta handienak, Elnacional.cat-ek.
- Hekimen eta OJDko zenbait hedabideren saioen alderaketa
200.000.000
150.000.000
100.000.000
50.000.000
2017
ara.cat
2018
diaridegirona.cat
2019
elnacional.cat
2020
rac1.cat
2021
Hekimen
2022
Iturria: Hekimen Analytics eta OJDinteractiva.es
Kasu honetan, ordea, multzoaren sei urtetako bilakaera Hekimen beraren oso antzekoa da, multzo osoari dagokionean. Nabarmen hazi da Elnacional.cat eta apur bat Diariodegirona.cat, baina besteek ez diote eutsi multzoak izan duen igoerari eta Hekimen beraren azpitik geratu dira proportzionalki. Multzo honetan batez bestekoaren inguruan dabil, beraz, gure hedabide multzoa.
- Bisiten inguruko beste zenbait kontuDena ez da saio edo bisita, jakina, lan honetan trafikoaz hitz egiteko orduan horretan zentratu bagara ere. Erabiltzaile kopurua ere hartu behar da aintzat hedabide baten irismena neurtzeko orduan, eta erabiltzaile bakoitzak hedabidean pasatzen duen denbora ere bai, adibidez. Parametro inportanteak dira bi hauek ere hedabide baten eragina neurtzeko orduan.
Baina HA tresnan ezin dira hedabide desberdinen arteko erabiltzaileak alderatu, ezta hilabete batetik besterako kopuruak besterik gabe batu ere. Datu hori ere biltzen da HA tresnan baina hilabete batekoak ez dago hurrengo hilekoekin batzerik, gailu batzuk errepikatu egingo dutelako bisita; eta, zentzu berean, hedabide baten erabiltzaileak eta beste batenak ezin dira besterik gabe batu eta sektoreak zenbat erabiltzaile dituen esan, batura besterik gabe eginda.
Hori gabe ere, saio bakoitzaren beste zenbait ezaugarri aztertu genitzake, ordea. Ematen dute pistaren bat edo beste.
Hona saioen zenbait ezaugarri taula txiki batean:
- Hekimen eta OJDko zenbait hedabideren saioen alderaketa
- Saioen zenbait datu urterik urte Hekimeneko webguneetan. Saioak milakotan, orriak milioitan eta iraupena minutu eta segundutan.
Hekimen
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
Saioak
12.673
14.348
18.560
20.577
23.750
24.121
28.553
40.805
35.798
36.976
Orriak
31,7
35,1
45,1
49,1
54,9
57,2
67,9
92,7
82,1
85,9
Orriak saioko
2,50
2,45
2,43
2,38
2,31
2,37
2,38
2,27
2,29
2,32
Iraupena saioko
04:50
04:46
03:57
03:22
03:48
03:11
03:03
03:09
03:04
03:03
Iturria: Hekimen Analytics
Bisita bakoitzeko 2,3 orri ikusten ditu erabiltzaileak batez beste eta, ondorioz, ia 86 milioi orri irakurri dira. Horiek irakurtzeko hiru minutu inguruko saioak egiten dira.
Tendentzia apur bat beheranzkoa da parametro hauetan: gero eta saio arinagoak, gero eta albiste edo orri gutxiago saioko. Horrek zerikusia du seguruenik bisita motekin, trafiko iturriekin eta erabilitako gailuekin. Aztertu ditzagun hauek ere apur bat.
Begiratu dezagun, adibidez, nondik sortu izan diren saioak azkeneko 10 urteotan. Ehunekoak soilik begiratuko ditugu.
- Hekimeneko hedabideen saioen iturria
% 50
% 40
% 30
% 20
% 10
2013
Trafiko zuzena
2014
2015
Bilatzailetakoa (SEO)
2016
2017
2018
Facebook
2019
Twitter
2020
2021
Beste iturriak
2022
Iturria: Hekimen Analytics
Bilatzaileetako trafikoak izaten jarraitzen du trafiko iturri nagusiena. Kontuan izan behar da, kasu askotan, trafiko zuzenaren pare tratatu beharrekoa dela trafiko iturri hau, jendeak hedabidearen “marka” bilatzen baitu bilatzaileetan, edo zuzenean albiste jakin baten URL edo helbidea idatzi. Askorentzat nabigatzaileko helbidea idazteko gunea da bilatzailea bera eta, joera areagotu egin da gainera mugikorren trafikoa hazi ahala.
Trafiko zuzena eta bilatzaileetako trafikoaren artean, % 70 lortzen dute Hekimeneko hedabideek HAren arabera.
Facebook eta Twitter, aldiz, asko jaitsi dira azken hiru urteotan saio iturburu moduan. Sare sozial horien pisua beheranzkoa da hedabide trafiko sortzaile moduan. Jakina, beste zenbait alderdi ere aparte aztertu beharrekoak dira: sare sozialen barne trafikoa, hedabideen albisteek sare horien baitan duten irismena, edo albisteak kontsumitzeko ohitura aldaketan duten eragina, besteak beste.
Facebooketik bisiten % 11 sortzen da orain, eta % 22 izan zen 2017an; Twiterrek, aldiz, % 5 ere ez du egun eta % 9,5 ingurukoa izan zuen 2015ean.
Aldeak egon badaude, ordea, hedabide moten arabera ere.
Aztertu dezagun, hasteko, Facebooketik sortutako saioen ehunekoa hedabide motaren arabera.
- Facebook saioen iturri moduan, hedabide motaren arabera. Ehunekotan.
50.00
40.00
30.00
20.00
10.00
2013
OROKORRAK
2014
2015
2016
TOKIKOAK
2017
2018
TEMATIKOAK
2019
2020
2021
2022
Iturria: Hekimen Analytics
Tokiko hedabideetan izan du bereziki pisu handia Facebookek saioak sortzerako orduan. 2016. urte inguruan, saio guztien erdia sortzen zen sare sozial horren baitan banatutako albisteetatik, tematikoetan % 20 eta hedabide orokorretan % 14 inguruan zebilen bitartean. Aldiz, 2022. urtean, tokikoetan saioen % 13 sortu dira Facebook bidez. Jaitsiera nabarmena izan da hedabide mota guztietan.
Ariketa berdina Twiterrekin eginez gero, honatx grafikoa.
- Twitter saioen iturri moduan, hedabide motaren arabera. Ehunekotan.
% 15
% 10
% 5
2013
2014
OROKORRAK
2015
2016
2017
TOKIKOAK
2018
2019
TEMATIKOAK
2020
2021
2022
Iturria: Hekimen Analytics
Twitterren pisua askoz txikiagoa da, oro har. Hedabide mota desberdinen artean duen pisua, berriz, justu alderantziz ematen da kasu honetan: handiagoa da hedabide orokorretan. Saioen % 15 inguru sortzen zen Twitter bidez hedabide orokorretan 2018. urtean; azken urtean, aldiz, kopuru hori ez da % 5era iristen.
Saiook egiteko erabiltzen diren gailuei ere begirada bat ematea interesgarria izan liteke.
- Hekimeneko hedabideen saioen gailuak.
Hekimen
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
PC
% 82,27
% 73,07
% 61,78
% 48,76
% 40,70
% 34,54
% 29,11
% 24,21
% 24,88
% 21,93
Mugikorra
% 13,51
% 20,96
% 31,17
% 44,43
% 53,49
% 60,28
% 66,46
% 72,48
% 72,35
% 75,61
Tableta
% 4,23
% 5,97
% 7,05
% 6,81
% 5,80
% 5,18
% 4,43
% 3,30
% 2,77
% 2,45
Iturria: Hekimen Analytics
Ez du inork sorpresarik hartuko honez gero, webguneak batez ere mugikorretatik kontsumitzen direla esanda.
Mugikorretatik egiten dira lau bisitetatik hiru eta, zenbait kasutan, bastante gehiago ere bai. Beste era batera irakurri liteke eboluzioa: ordenagailuetatik egindako bisitak % 30 inguru galdu dira hamar urteotan; mugikorretatik egindakoak % 500 inguru hazi; tabletak, duela hamar urteko kopurua bikoiztu arren, oraindik, pisu oso txikia du multzoan. Egungo pantaila kontsumo joerak gainetik begiratuta ez da harritzekoa, inondik inora, datu eboluzio hori.
Mugikorra, berriz, honela joan da indarra hartzen hedabide motaren arabera.
- Mugikorraren pisua hedabide motaren arabera. Ehunekotan.
% 80
% 60
% 40
% 20
2013
2014
OROKORRAK
2015
2016
2017
TOKIKOAK
2018
2019
TEMATIKOAK
2020
2021
2022
Iturria: Hekimen Analytics
Ikusten da datuetan bestela ere bistakoa dena: mugikorra erabiltzen da, batez ere, albisteak kontsumitzeko. Tokiko albisteetan hartu du, dena dela, pisurik handiena: saioen % 78 egiten da gailu horretatik, pandemiaren urtean hartutako pisua mantendu baitu azken bi urteetan. Hedabide orokorretan, aldiz, % 60 inguruan dago mugikorra, eta tematikoetan % 46 inguruan.
Bukatzeko, goian aipatu ditugun saioko orri kopuruak xehetuko ditugu hedabide motaren araberako irakurketa eginda, zenbait desberdintasun aipagarri ematen baitira.
- Mugikorraren pisua hedabide motaren arabera. Ehunekotan.
- Orri kopurua saioko, hedabide motaren arabera.
ORRIAK / SAIO
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
ORO
2,30
2,42
2,39
2,40
2,36
2,43
2,46
2,30
2,44
2,59
TOK
2,76
2,46
2,47
2,38
2,27
2,36
2,35
2,26
2,29
2,28
TEM
3,11
2,74
2,48
2,27
2,19
2,09
2,08
2,14
1,93
1,90
GUZTIRA
2,50
2,45
2,43
2,38
2,31
2,37
2,38
2,27
2,32
2,36
Iturria: Hekimen Analytics
Orri gehiago ikusten ditu erabiltzaileak hedabide orokorretan saio bakoitzeko, batez beste 2,36 orri bisitatzen badira, 2,6 inguru bisitatzen dira hedabide orokorretan, tokikoetan 2,3 eta 2 azpitik tematikoetan. Joera, gainera, aldatzen joan da azken hamar urteetan, 2013. urte inguruan orri kopuru handiagoa ematen baitzen tematiko eta tokikoetan, orokorretan baino.
- BukatzekoAzken lauzpabost urteetan egindako lanari jarraitu diogu aurten ere artikulu honekin, HAko datuak hartu eta euskarazko 51 webguneren analitika bateratuak aztertuta. Joera orokorrak nekez aldatzen dira urte batetik bestera, baina jarraipena egitea ondo etortzen da joera horien intentsitatea neurtzeko eta balizko berriak harrapatzeko ahaleginean.
Aurten, gainera, urte bakarreko datuetan zentratu gabe hamarkada oso bateko datuak ditugula baliatu eta irakurketa zabalago bat egiten saiatu gara. Hamar urte urte asko baitira.
Hekimen elkarteko hedabide multzoak lan handia egin du azken urte hauetan sareko hedabide erreferentzialak bilakatzeko ahaleginean. Bidean webgune berriak sortu dira eta lehen baino baliabide gehiago jarri dituzte denek kazetaritzan eta teknologian.
Eman du fruitua horrek guztiak: trafikoa hirukoiztu egin da hamar urtean eta pandemiaren osteko urteko salbuespenarekin, goranzko joera izan du hedabide multzoak urte guztietan. Asko da.
Aldatu egin da hedabideak kontsumitzeko modua urte guztiotan. Duela hamar urteko ordenagailuak eskuko mugikorrak dira orain, eta haietan irakurtzen, ikusten eta entzuten dira berriak. Sare sozialek garrantzi handia hartu zuten 2013. urtetik 2019 edo 2020 urtera bitartean hedabideetako trafiko iturri moduan; azken bizpahiru urteotan, baina, galdu egin dute pisu hori Facebook eta Twitterrek. Horrek ez du esan nahi sare sozialek pisua galdu dutenik, jakina, jadanik ez dutela hedabideetara horrenbeste trafiko ekartzen, baizik. Hedabide desberdinetan saioak ere desberdin ematen direla ikusi dugu, badagoela kontsumo motaren arabera ñabarduraren batzuk egiteko modua batetik bestera.
Asko da, bada, urte hauetan guztietan egindako ahalegina eta irabazitako esparrua. Askotan esan izan dugu, txikiak bere espazioari eusteko ere zailtasun handiagoak dituela beti, eta are gehiago sarean. Eta, euskarazko hedabide digitalak, 51 webguneak batera hartuta ere, txiki izaten jarraitzen dute. Oso txiki.
Horregatik, iaz emandako ohar parea gogoraraztea dagokigu, apunte berriren bat gehituta.
Bat: goranzko joera apur bat motelduz doala dirudi. Saio kopuruak gora egin du azken urtean ere, baina hamarkadaren hasierako ehunekoetatik behera gabiltza. Badirudi gehiago kostatzen dela jende berria gureganatzea eta hauen arreta denbora eta aldi gehiagotan lortzea. Inguruko hedabideekin egindako alderaketak ere horixe adierazten du, alderaketa hau tentuz hartu beharrekoa den arren: inguruko beste hedabideak gehiago hazi dira; gehienak, behintzat. Egon liteke hori normala dela eta hedabide konkretu batzuetan goia jo delako susmoarekin apur bat moteltze horri garrantzia kentzeko tentazioa ere, baina ez dirudi oraindik lortzen den saio kopuruak eta bereganatzen den arreta proportzioak hori pentsatzeko motibo seriorik ematen duenik. Eta joeren intentsitatea aldatzeak joera bera aldatzea ekar lezake epe motzera. Tentuz begiratzeko kontua dela esango genuke.
Bi: desberdintasun handiak daude hedabideen artean. Tokikoek irabazi dute lekua modu nabarmenean 10 urte hauetan, hedabide berri eta zaharren hazkundearen ondorioz, baina azkenekoan apur bat geratu da tendentzia hori ere. Orokorrek kalitatezko saio gehiago lortzen dituzte eta eutsi diote pisuari pandemia osteko urteetan, baina eustearekin aski dutela dirudi. Tematikoek, aldiz, hedabide kopuru polita osatzen duten arren ez dute lortzen trafiko aldetik saltorik egiterik. Mota bakoitzak ditu bere ezaugarriak, aztertu behar dira bakoitzaren erabiltzaile posibleak eta hauen kontsumo ohiturak, alderatu behar dira beste antzeko hedabideen joerekin eta sakondu behar da gehiago irakurketa honetan, baina badago nahikoa motibo begirada honetan ere jartzeko. Gainera, desberdintasun handiak ez dira bakarrik tokiko, orokor eta tematikoen artean ematen: multzo bakoitzeko batzuen eta besteen artean ere alde handiak daude.
Badakigu hedabideen helburu bakarra ez dela saio eta klik kopurua. Irismena, eragina, beste era askotan ere neurtu behar da. Sarean bertan ere, badira metrika interesgarriak hemen aipatu ere egiten ez ditugunak: erabiltzaileak, arreta denbora, jasotako feedback kopurua, izandako interakzioen ezaugarri multzoa… Eta baita orain hedabide gero eta gehiagok hartutako bidean, erabiltzaileen inbutu edo kategorizazio modukoa ere: zenbat bisitari, zenbat erabiltzaile logeatu, zenbat harpidedun, zenbat bazkide, zenbat erosle, eta abar. Hedabidetik at ere jaso liteke neurri handian hedabidearen eraginaren inguruko neurririk: sare sozialetan bertan izandako eraginaren gainekoak, e-posta buletinen harpidedunak, podcast entzuleak, bideo ikusleak... Horiek guztiak eta gehiago dira hedabide batek kontuan izan ditzakeen edo beharko lituzkeen metrikak eta gutxi batzuk baino ez ditugu guk eskura HA tresnan.
Eskura ditugun horiekin egin dugu ariketa aurtengo lan honetan, erabilitakoak gainerako parametroen joerak detektatzeko ere baliagarri direla sinetsita. Bere xumean, balioko ahal du hedabideok 10 urte hauetan egin duten lan izugarria txalotu eta eskertzeko eta aurrera begira egin beharrekoan laguntzeko.
- BukatzekoAzken lauzpabost urteetan egindako lanari jarraitu diogu aurten ere artikulu honekin, HAko datuak hartu eta euskarazko 51 webguneren analitika bateratuak aztertuta. Joera orokorrak nekez aldatzen dira urte batetik bestera, baina jarraipena egitea ondo etortzen da joera horien intentsitatea neurtzeko eta balizko berriak harrapatzeko ahaleginean.
1 Hekimen Analytics Hekimen Euskal Hedabideen Elkartearen proiektua da, besteak beste elkarteko webguneen analitika batzuk jaso eta bi helbururekin lan egiteko sortua: elkartearen baitako bilakaera aztertzea eta webgune desberdinen aldagaiak konparatuz tresnak hobetzeko baliatzea. 2015. urtean jarri zen martxan tresna, baina hedabide batzuen kasuan 2012tik aurrera biltzen dira datuak.
2 Argiaren datuak Matomo tresnak eskainiak dira. Gainerako hedabide guztienak Google Analyticsenak.
3 Bisita edo saio moduan definitzen dugu erabiltzaile batek webgune batean sartu eta irten arte egiten duen ekintza multzoa. Erabiltzaile jakin batek hainbat saio egin ditzake egunean zehar webgune batean; saio bakoitzak X segundoko iraupena izanda eta Y orri bisitatuta horietako bakoitzean. Lan honetan saio edo bisita hitzak erabiliko ditugu, biak zentzu berdinarekin.
4 Hedabide berri esan dugu, HA tresnari dagokionean hala direlako. Baina 20 horietatik batzuk martxan zeuden 2013. urterako ere, nahiz eta analitika digitalik ez izan eta HA tresnara ondoren gehitu. Lan honi dagokionez, hedabide berritzat hartuko dira.
5 OJD berak ere halaxe aipatzen du goian aipatutako hedabideen neurketako laburpen txostenetan, Googleren Google Analytics tresnarekin jasotako datuak direla.
6 OJDk bost urtetako datuak erakusten ditu webgunean eta haiei aurrez bildutako batzuk gehitu dizkiegu. Denen kasuan ez dago, baina, datu serie osorik.
7 Zerrenda honetako eta “Notícies globals i actualitat” kategoriako lau hedabide handienak hartu dira ariketa hau egiteko: https://www.ojdinteractiva.es/mitjans-digitals-en-catala Aurreko urteetan VilaWeb ere aipatu izan da, baina honek utzi egin zion OJDko ikuskaritzari eta, ondorioz, ez dago 2019tik aurrerako daturik.