Garazi Sánchez Murciano (EHU)
Ikusikerrek segida eman dio gazteek informatzeko dituzten ohitura eta joeren inguruko azterketari eta aurreko saioan galdetutakoan oinarrituta landu ditu emaitza berriak. Horretaz gain, gazteek euskarazko hedabideen gainean duten ezagutza eta kontsumo ohiturak ere jorratu dituzte oraingo azterlan honetan.

Miren Berasategi Zeberio (DU)
Adimen Artifiziala deitzen diogun horren atzean dagoena ondo ulertzea komeni zaigu, ikuskera antropomorfikoak ez baitigu eskaintzen ulermen zehatz bat; adituen iritziz, mozorrotuta datozkigun marketin-estrategiek sortzen diguten lilura eta izu apokaliptikoa gainditu behar da, eta horretan guztian kazetaritzak paper bat jokatzen du.

Amaia Paniagua Iglesias (EHU)
Hedabidean publizitatea antolatzerako orduan, ezinbestekoa da estrategiaren inguruko hausnarketa egitea. Horretaz gain, harremanetarako zein bide dauden eta agentzien eta hedabideen arteko salerosketa hori nola kudeatzen den ezagutzeko informazioa ematen digu Amaiak.

Garazi Sanchez Murciano (EHU)
Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak gazteek ikus-entzunezkoak ikusteko eta IKT edo Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabiltzeko ohiturak, moduak eta joerak aztertzen dituen behategia da. EHUko NOR Ikerketa Taldeak eta EITBk abiatutako Applika+ izeneko ikerketa-proiektuaren barruan sortua.

Naroa Burreso Pardo (EHU)
Lehenengo mintegian aurkeztutako lanaren bigarren zatia da hau. Alde batetik, azterketa matematikoaren ikuspegitik, modu labur eta didaktikoan azaltzen du nola eta zein teknika erabiliz iritsi den emaitzetara eta, bestetik, emaitza eta ondorioak aletzen ditu, hots, zeintzuk diren euskarazko hedabideen kontsumoan eragiten duten erabiltzaile aldagaiak.

Naroa Burreso Pardo (EHU)
Naroa Burreso Pardok (NOR Ikerketa Taldea, UPV/EHU) azaltzen du euskarazko hedabide tradizionalen kontsumitzaileek osatzen duten audientzia multzoaren klusterizazioa, hots, ezaugarriak partekatzen dituzten profilen araberako taldekatzea identifikatzeko burutu duen lana. 13 talde desberdin sailkatu ditu guztira.