Herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea ziurtatu ahal izateko, posible ote da hedabide eta administrazioaren arteko itun bat? Galdera horri tiraka abiatuko da “Euskal hedabideak, itun bila” jardunaldia datorren otsailaren 22an, asteazkena, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15).
Hedabideak hizkuntza baten biziberritzerako funtsezko zutabeetako bat dira. Euskal hedabideek hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea egina dute, baina oraindik egonkortasuna falta dute, erronka eta proiektu berriei heltzeko. Herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea ziurtatu ahal izateko, ituna posible ote da hedabideen eta administrazioen artean?
Egitaraua
09:15 : Sarrera
Andres Urrutia euskaltzainburua
Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria
Alberto Barandiaran HEKIMENeko (Euskal Hedabideen Elkartea) zuzendaria
09:30 – 10:15 : Euskal hedabideen kartografia: zer, zenbat, non
Libe Mimenza – Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea
10:15 – 11:15 : Zergatik dira garrantzitsuak euskal hedabideak XXI. mendean?
Jone Goirigolzarri eta Xabier Landabidea – Deustuko Unibertsitateko irakasleak
11:15 – 11:45 : Atsedena
11:45 – 12:45 : Diru laguntzetatik itunera: hainbat esperientzia
- Ikastolen eredua
- Euskaltegien eredua
- Frantziako irratien eredua
12:45 – 13:30 : Esparru berria garai berrirako
Alberto Barandiaran – Hekimen elkarteko zuzendaria
13:30 – 14:00 : Solasaldia eta itxiera