Irailean egin berri dugun Uda Ikastaroa oso oparoa izan da euskal hedabideen audientzia digitala neurtzeko sistema bateratua lortzeko bidean. Hiru eragile nagusi batu eta elkarrekin gogoeta partekatua egin dugu bertan: komunikabideak, administrazioa eta unibertsitatea.
Testuinguru horretan, zenbait adituren eskutik euskal hedabideen audientzia digitala ezagutzeko bideak, tresnak, aukerak eta erronkak ezagutu ditugu.
Norabide honetan hastapeneko urratsa den BEHA proiektuaren lehen emaitzen berri ere eman dugu eta eragileen arteko lankidetzarako giroa sendotu izanaren sentipenarekin itzuli gara.
Ez da makala izan gai honen inguruan bildutako jende kopurua, 60 lagun inguru, eta nabarmentzekoa da ere esparru desberdinetako partaideen presentzia aberatsa (hedabideak, unibertsitateak, erakundeak, neurketa eta ikerketa agentziak, hizkuntza eta komunikazio politikako arduradunak… ).
Oso pozik atera gara jardunaldietatik, galtzak bete lan baina norabide argiarekin: BEHA 2 proiektua prestatzen hasi gara dagoeneko.