Udako ikastarorako izen-ematea zabalik

Analitika digitalaren bidean beste urrats bat emango dugu irailaren 11 eta 12ko ikastaroan, Eibarren. UEUren Udako Ikastaroen baitan antolatu dugu Analitika digitala euskarazko hedabideetan: erronka handi bat izeneko egun eta erdiko programa, eta zabalik dago izen-ematea. Bertan, besteak beste, azken urte hauetan Euroeskualdearen laguntzarekin garatutako BEHA proiektuan lantzen gabiltzan datuaren kulturan sakontzeko, ditugun tresnak arakatzeko…

Hedabideei analitika plana osatzen laguntzeko egun osoko saioa

Iragan maiatzaren 8an 30 hedabidetako 45 ordezkariren aurrean aritu ginen audientzien ezagutzarako bideak (nagusiki digitalak, baina ez soilik) eta datuen analisirako gakoak eskaintzen. Horretaz gain, Hekimenek eta Behategiak antolaturiko egun osoko saio honetan hedabideek aukera izan zuten haien artean galderak eta zalantzak partekatzeko eta baita ere bakarka, hedabide bakoitzaren beharren arabera, kontsulta partikularrak egiteko.

Urtekariaren hamargarren alea plazaratu dugu

Euskarazko komunikazioaren eta hedabideen alorrean 2024ak emandako ikerketa, analisi eta proiektu aipagarriak jasotzen ditu argitalpenak eta 2025era ere begira jarri da, urte garrantzitsua izango baita hau, besteren artean, EAEko hedabideen dirulaguntza deialdiaren eredu berria lantzen ari baitira administrazioa eta sektorea. Horretan sakontzen du Igor Astibia Hekimeneko zuzendariak bere aurtengo artikuluan, elkartearen jarduera nagusia hori izaten…

Hedabideen audientzia digitala neurtzeko tresna berria abiatze prozesuan dago

Orain arte euskarazko hedabideen webguneetako trafiko digitala BEHA panelen bidez (GA4) eta Matomoren bidez neurtu izan da soilik. Horien aurretik Hekimen Analytics tresna ere erabiltzen zen, datu agregatuak jasotzeko aukera ematen zuena, baina neurketak egiteari utzi zion GA4 sistema agertzearekin batera. Iazko urte osoa Hekimen Analytics zaharra ordezkatu eta gaindituko zuen eredu berri bat garatzen…

Euskal Herrian, zer espazio mediatiko daukate kulturgileek?

Galdera horri erantzuteko abiatutako ikerketaren emaitzak aurkeztu ditugu euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak ardatz izan dituzten Sormenean hezi, kulturan bizi III. jardunaldietan. Ikerketarako lehengaia Euskal Herriko 11 hedabideren (Berria, Naiz, Goiena, Alea, Anboto, Argia, Kazeta, EITB, Diario Vasco, Noticias de Navarra eta El Correo) bertsio digitaletako kultura atalean 2023. urtean zehar agertutako kulturgileak izan dira;…

Kulturgileek hedabideetan duten presentzia aztertuko dugu

Elhuyarrekin elkarlanean, euskal kulturgileek hedabideetan iaz izan zuten presentzia aztertuko dugu. Orain arte egin gabea den ikerketa hau, Kultur Sorkuntzaren Transmisio Taldearen ekimenez abiatu dugu eta emaitzak UEUk antolatutako Sormenean hezi, kulturan bizi jardunaldien III. edizioaren barruan aurkeztuko ditugu. Ikerketarako, Berria, Naiz, Goiena, Alea, Anboto, Argia, Kazeta, EITB, Diario Vasco, Noticias de Navarra eta El…

BEHA 3.0 proiektua onartu digute

BEHA 3.0 proiektuak Euroeskualdeko hiritartasuna deialdiaren diru-laguntza jasoko du. Honenbestez, euskal hedabideetan datuen kultura sustatzeko bidearekin segituko dugu, analitika digitalean sakonduz, datuen bilketa eta analisia izan daitezen erabakiak hartzeko helduleku lagungarria. EHUren, Hekimen elkartearen eta Euroeskualdearen babesa dauka egitasmo honek eta Behategiak garatuko du, euskal hedabideak oinarri hartuta.   https://www.euroregion-naen.eu/eu/artikuluak/euroeskualdeak-20-euroeskualdeko-hiritartasun-proiektu-finantzatuko-ditu-500-000-eurorekin/

Ipar Euskal Herriko Kazetaritza Euskaraz diplomako ikasleen bisita izan dugu

Ikasturtearen hasieran abiatu zen titulazio berri hau hiru Unibertsitateren, zortzi hedabideren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko elkarlanetik (ikus Urtekariko artikulua). Ipar Euskal Herriko komunikabideetan euskarak duen egoeraren diagnostikoa egin ostean, prozesua martxan jarri, tituluaren diseinua garatu, eragileen arteko hitzarmena egin eta 12 ikaslerentzako eskolak abiatu zituzten 2023ko irailean, Baionan. Hitzarmenean sartuta daude Bordeleko IJBA-UBM, Paueko…

Komunikabideentzako analitika digitaleko kontsultoria lanak

Behategiak audientzia aztertzeko kontsultoria lanak egin ditu Innovation Media Consulting enpresa gidatzen ari den egitasmo piloturako. Aiurri eta Gaztezulo komunikabideak dira pilotaje horretan parte hartzen ari diren biak eta egindako diagnositik, azterketa kritikotik eta ondorioetatik eratorriko diren aholkuak sektore osoari luzatuko dizkio IMC-k, EAEko administrazioaren eta sektorearen artean osatutako Hedabideen mahaiak enkargaturiko lanean (ikus Hekimenen…

Euskal Hedabideen Urtekaria 2023-2024 plazaratu dugu

Euskalerria irratian aurkeztu dugu ale berria, irrati eta bideo streaming bidez, zuzenean. (irakurri edo deskargatu hemen) Urteroko maiztasunarekin argitaratzen du Euskal Hedabideen Behategiak nabarmentzeko modukoak diren lanen, proiektuen eta gertakarien bilduma den liburu hau. Aurreko urteak emandakoak aztertu eta hasi berri dugun urtean mahai gainean egongo diren gai nagusietako batzuk aurkituko ditugu hamalu artikulu hauen…