Euskal Hedabideen Urtekarietako artikuluak ingelesera itzuli ditugu Elia itzultzaile automatikoa erabilita. Elhuyarrekin elkarlanean, haiek garatutako tresna erabili dugu urte hauetan euskarazko komunikazio espazioaren inguruan argitaratu ditugun hamarnaka artikulu nazioartera zabaltzeko. Idazlanak html kodera pasa ditugu banan-banan, era horretan, sareko bilatzaileetan indexatuta geratzen dira eta edozeinek topatu ditzake bilaketa bat eginez gero. Emaitzak euskaraz zein ingelesez agertuko dira hemendik aurrera, itzultzaile automatikoak aukera ematen baitigu lan horiek modu oso duinean euskal hiztunetatik harago hedatzeko. Elia itzultzaileak sei hizkuntzarekin lan egiteko aukera ematen duen arren, oraingoz, proba gisa, ingelesarekin bakarrik ari gara lanean.
Elhuyarrrek argitaratzen duen zientzia.eus agerkaria eta Elhuyar aldizkaria izan ziren tresna hau erabiliz haien edukia sei hizkuntzetan eskaintzen hasi ziren lehen euskal hedabideak, eta 2021eko Urtekarian egin zuten esperientzia horri buruzko kontakizuna.
Horretaz gain, Behategiaren webgunean bisitatu daitekeen Datutegiaren atal publikoa ere ingelesera itzuli dugu.