Hedabideak Google Analytics 4ra igaro dira

Duela urtebete iragarri zuen Googlek bere Universal Analytics trafiko neurgailua itzaliko zuela aurtengo uztailean, bertsio berri bat jarriko zuelako abian: GA4. Euskarazko hedabideen webguneak ere, Argia aldizkariarena salbu, eraldaketa horretan murgilduta ibili dira azken hilabeteetan, Behategiak garatu duen BEHA egitasmoaren laguntzarekin. Ia bi urte igaro dira BEHA proiektua martxan jarri genuenetik, Euroeskualdearen babesa jaso eta…

Urtekariko artikuluak ingelesez itzultzaile automatikoarekin

Euskal Hedabideen Urtekarietako artikuluak ingelesera itzuli ditugu Elia itzultzaile automatikoa erabilita. Elhuyarrekin elkarlanean, haiek garatutako tresna erabili dugu urte hauetan euskarazko komunikazio espazioaren inguruan argitaratu ditugun hamarnaka artikulu nazioartera zabaltzeko. Idazlanak html kodera pasa ditugu banan-banan, era horretan, sareko bilatzaileetan indexatuta geratzen dira eta edozeinek topatu ditzake bilaketa bat eginez gero. Emaitzak euskaraz zein ingelesez…