Populazioaren erdia baino gehiago da streaming plataformetako harpide

Streaming plataformetara harpidetutakoak jada populazioaren erdia baino gehiago dira: 2021ean % 50 izan ziren eta 2022an % 54 izan dira (hazkundea apaldu da, saturazioa iritsi baita adin-tarte batzuetan —55 urte azpikoen 10etik 8 eta 7 bitartean dira streaming plataforma dutenak, 55-64 artekoen erdiak eta +64koen artean 10etik 2 baino ez—). CIESen 2022ko galdetegian oinarritutako datuak…

Elkarlanaren ideiak zeharkatzen du goitik behera Euskal Hedabideen Urtekaria 2022-2023

Iazko urteak eman duenaren azterketa eta 2023an dauden erronka nagusiak jasotzen ditu Behategiaren urteroko argitalpenak. Azken horien artean dago digitalizazioaren eta adimen artifizialaren garapena baliatzeko urrats sendoak eman beharra; dela eleaniztasuna, ikus-entzunezkoak, audientzien neurketa edo berrikuntza bezalako eremuetan. Hamalau artikuluk eta hiru eranskinek osatzen dute alea, eta hogeita hamazazpi sinatzaile ditu orotara. Lehenengo biak, Behategiko…