Sei urte dira Behategia sortu zela eta urrats sendoz doa aurrera

Dozena erdi urte igaro dira 2016ko urtarrilaren 14an Hekimenek, UPV/EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak (geroxeago batu zitzaien Udako Euskal Unibertsitatea) Behategia sortzeko hitzarmena sinatu zutenetik. Ibilbide honetan euskal hedabideen inguruan bildutako datu-base osatuena den datutegia eraiki da; urtero-urtero euskal hedabideen urtekaria argitaratu da; mintegi eta ikastaro ugari egin dira eta sektorearen, ikertzaileen eta administrazioaren…