Audientzia digitala neurtzeko oinarri bateratuak finkatzen ari gara

Irailean egin berri dugun Uda Ikastaroa oso oparoa izan da euskal hedabideen audientzia digitala neurtzeko sistema bateratua lortzeko bidean. Hiru eragile nagusi batu eta elkarrekin gogoeta partekatua egin dugu bertan: komunikabideak, administrazioa eta unibertsitatea. Testuinguru horretan, zenbait adituren eskutik euskal hedabideen audientzia digitala ezagutzeko bideak, tresnak, aukerak eta erronkak ezagutu ditugu. Norabide honetan hastapeneko urratsa…

Uda ikastaroa: audientzia digitalen neurketa

Nola neurtu audientzia digitalak modu eraginkorrean? Ze urrats eman eremu honetan datozen aldaketen aurrean? Euskarazko hedabideen kontsumo digitala ezagutzeko eta aztertzeko beharrak audimetria sistema adostuen perspektiban kokatzen gaitu. Uda Ikastaro honen bidez, euskal audientzia digitalen eremutik abiatuta, metrika adostuen garaira urratsak ematen hasteko lehen gogoeta zabala egingo da sektorea, unibertsitatea eta administrazioa elkartuta. Irailaren 12…

Eusko Legebiltzarreko agerraldian Komunikazio Politika baten beharraz mintzatu gara

Libe Mimenzak eta Josu Amezagak Legebiltzarreko Kultura eta Hizkuntza Batzordean egindako agerraldian esandakoen lagin bat da honakoa . (Bideo honetan daukazu agerraldia labur-labur) Azken hamarkadan digitalizazioak euskal komunikazio espazioa ahuldu duela ikusi dugu; tartean baita euskarazko komunikazio espazioa ere. Urte askotan zehar populazioaren % 95ak kontsumitu izan du egunero telebista, irratia edo prentsa; eta ez…

BEHA Ikerketa Proiektuak bidearen erdia egin du dagoeneko

Euskal Hedabideen Behategiak eta Euroeskualdeak bultzatutako BEHA ikerketa proiektuaren erdibideko emaitzak partekatu ditugu, lehen faseko partaideekin batera, Martin Ugalde Kultur Parkean egindako lan-saioan. 2021eko udazkenean abiatu genuen Euskal Hedabideen Behategian BEHA ikerlerroa. Euroeskualdearen babesarekin abiatutako bideak xede du euskal audientzia ezagutzeko mugaz gaindiko ariketa egitea; zehazki, euskarazko komunikazio espazioaren neurketa digitala eguneratzeko lanak gauzatzea: sistemaren…

Euskal Hedabideen Urtekaria aurkeztu dugu

2021. urteak digitala den hodeiertza utzi du agerian nabarmen, eta hori da aurtengo ale honetan gehien errepikatzen den ideietako bat, berrikuntzarako eta eraldaketarako beharrarekin batera. Behategiko koordinatzaile den Libe Mimenza Castillok nazioarteko ekosistema mediatikoan dauden joera nagusiak aztertu ditu eta Hekimen elkarteko zuzendari den Igor Astibia Teiletxeak euskal hedabideen alorrean iazko urteak eman duenaren errepasoa…

Euskarazko komunikazio-produktu feministak

Euskarazko komunikazio-produktu feministen datu-basea osatu du Behategiak «Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan» ikerketa taldeak Euskal Hedabideen Behategiaren 2021eko Urtekarian argitaratuko duen artikulua oinarri hartuta. Kazetaritza feminista Hego Euskal Herrian izenburupean, Arantza Gutierrez Paz eta Itxaso Fernandez Astobiza UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek euskarazko komunikazio-produktu feministak zerrendatu dituzte euskarri elebidun eta erdaldunekin batera. Artikulu osoa aurki argitaratuko da Euskal…

Sei urte dira Behategia sortu zela eta urrats sendoz doa aurrera

Dozena erdi urte igaro dira 2016ko urtarrilaren 14an Hekimenek, UPV/EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak (geroxeago batu zitzaien Udako Euskal Unibertsitatea) Behategia sortzeko hitzarmena sinatu zutenetik. Ibilbide honetan euskal hedabideen inguruan bildutako datu-base osatuena den datutegia eraiki da; urtero-urtero euskal hedabideen urtekaria argitaratu da; mintegi eta ikastaro ugari egin dira eta sektorearen, ikertzaileen eta administrazioaren…

Streaming plataformak Hego Euskal Herrian, audientzia azterketa

Streaming plataformen Hego Euskal Herriko audientziak aztertu ditu Euskal Hedabideen Behategiak: zenbat herritar da ikus-entzunezko plataformaren bateko harpideduna? Zer plataforma dira zabalduenak? Zer eragin du adinak? Eta hizkuntzen ezagutzak? Galdera horien erantzunak bilatzeko asmoz, komunikabideen audientzia neurtzen duen CIES enpresaren datuak arakatu dira, 2018tik 2021era bitarteko bilakaera hain zuzen —duela lau urte hasi baitziren streaming…