Nola neurtu audientzia digitalak modu eraginkorrean? Ze urrats eman eremu honetan datozen aldaketen aurrean?
Euskarazko hedabideen kontsumo digitala ezagutzeko eta aztertzeko beharrak audimetria sistema adostuen perspektiban kokatzen gaitu.
Uda Ikastaro honen bidez, euskal audientzia digitalen eremutik abiatuta, metrika adostuen garaira urratsak ematen hasteko lehen gogoeta zabala egingo da sektorea, unibertsitatea eta administrazioa elkartuta.
Irailaren 12 eta 13an, Donostian, audientzia digitalen inguruan aritzeko, ikasteko eta urratsak emateko parada izango dugu, puntako adituen eskutik:
GfK: Espainiako estatuan, audientzia digitalen neurtzaile ofiziala.
Médiamétrie: Frantziako estatuan, audientzia digitalen neurtzaile ofiziala.
Lin3s: datuen bilketa, estrategia digitala, analitika kualitatiboa eta marketing digitala.
Jordi Morales i Gras: datuen ingeniaritza, adimen artifiziala eta azterketa soziologikoa.
EITB-ko estrategia eta audientzia ikerketa.
PuntuEUS / Argia / Berria / Humanitate Digitalak
Ikusiker: Euskal Herriko gazteen komunikatzeko, entretenitzeko eta informatzeko ohiturak.
UPV/EHU: Nola neurtu dena batera?
BEHA proiektua: neurketa digitala eguneratzeko ariketa.
Administrazio publikoa eta audientzien neurketa.
Egitarau ikusteko eta izena emateko, sakatu hemen:
https://www.uik.eus/eu/jarduera/euskal-hedabideen-audientzia-digitala-metrika-adostuen-garaia