Streaming plataformetara harpidetutakoak jada populazioaren erdia baino gehiago dira: 2021ean % 50 izan ziren eta 2022an % 54 izan dira (hazkundea apaldu da, saturazioa iritsi baita adin-tarte batzuetan —55 urte azpikoen 10etik 8 eta 7 bitartean dira streaming plataforma dutenak, 55-64 artekoen erdiak eta +64koen artean 10etik 2 baino ez—).
CIESen 2022ko galdetegian oinarritutako datuak dira hauek.
Bestalde, 2021eko datuak baliatuta, iaz argitaratu genuen azterketa aurkituko duzue hemen:
Streaming plataformak Hego Euskal Herrian, audientzia azterketa