Iragan maiatzaren 8an 30 hedabidetako 45 ordezkariren aurrean aritu ginen audientzien ezagutzarako bideak (nagusiki digitalak, baina ez soilik) eta datuen analisirako gakoak eskaintzen. Horretaz gain, Hekimenek eta Behategiak antolaturiko egun osoko saio honetan hedabideek aukera izan zuten haien artean galderak eta zalantzak partekatzeko eta baita ere bakarka, hedabide bakoitzaren beharren arabera, kontsulta partikularrak egiteko.