Euskarazko komunikazio-produktu feministen datu-basea osatu du Behategiak «Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan» ikerketa taldeak Euskal Hedabideen Behategiaren 2021eko Urtekarian argitaratuko duen artikulua oinarri hartuta.
Kazetaritza feminista Hego Euskal Herrian izenburupean, Arantza Gutierrez Paz eta Itxaso Fernandez Astobiza UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek euskarazko komunikazio-produktu feministak zerrendatu dituzte euskarri elebidun eta erdaldunekin batera. Artikulu osoa aurki argitaratuko da Euskal Hedabideen Urtekaria bilduman, bertan jaso dute luze eta zabal kazetaritza feministaren bilakaera historikoa. Prentsa idatzian aurkitutakoak, fanzine gisa, atari digitalak, irratsaioak, podcastak edota ikus-entzunezkoak biltzen ditu direktorioak. Hauxe da euskarazko komunikazio-produktu feministen datu-basea, aurrerantzean ere eguneratzen jarraitzeko bokazioz eta euskal hedabideen datutegian integratzeko asmoz sortu dena (antenatik at geratutako produkturen bat proposatu nahiko bazenu idatzi iezaguzu helbide honetara: behategia@behategia.eus).
2 iruzkin