Euskal Hedabideen Behategiak eta Udako Euskal Unibertsitateak #ElkarEkin “Euskarazko komunikabideen aukerak eta erronkak: proposamen bat lantzeko unea” ikastaroa (uztailak 8-9) prestatu dugu. Garazi Goiaren eta Josu Amezagaren arteko solasaldiarekin abiatuko dugu lehen eguna; ondoren, “Publiko berriak, euskaldunentzako komunikabideak edo euskalduntzeko komunikabideak?” mahai-inguruan bilduko dira Lander Arretxea, Enara Eizagirre, Garikoitz Goikoetxea eta Aritz Martinez de Luna; eta “Nola heldu audientzia gehiagorengana Interneten?” izenburupean arituko dira, bestalde, Xabier Landabidea, Josu Azpillaga, Iban Urdapilleta, Axier Lopez eta Bea Narbaiza; gainera, euskarazko hainbat komunikazio-proiektu ezagutzeko aukera ere izango dugu: Harmaila, Arrosa sarea, Go!azen, Ipar Euskal Herriko euskal hedabideak, Gaztezulo, Naiz irratia, Korrika elkarlanean edo ZuZeu.
Egitarau zabala prestatu dugu, beraz, ez utzi biharko: eman izena eta zabaldu informazioa zeure inguruan.
UZTAILAK 8, astelehena
9:00-9:30 – Aurkezpena eta Euskal Hedabideen Behategia
Libe Mimenza Castillo. Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea. UEUkidea. @libemimenza
Ikastaroaren ongi-etorria, azalpena eta Euskal Hedabideen Behategiaren aurkezpena: https://behategia.eus/
9:30-11:00 – ELKARRIZKETA | Euskarazko komunikazioaren aukerak eta erronkak
Garazi Goia Imaz. Ikus-entzunezkoetan aditua. @GaraziGoia
Josu Amezaga Albizu. Soziologian doktorea. UPV/EHUko irakaslea. UEUkidea. @FloresenaBarria
Euskarazko komunikazioaren aukerak eta erronkak aipatzeko bien arteko elkarrizketa, bi begirada parez pare eta elkarren osagarri.
11:00-11:30 – Kafe-etena.
11:30-13:00 – AURKEZPENAK | Zertan ari dira euskarazko komunikabideak?
- HARMAILA @Harmaila_eus
- ARROSA SAREA @arrosasarea
- GO!AZEN FENOMENOA @GoazenETB
- IPAR EUSKAL HERRIKO EUSKAL HEDABIDEAK @EuskalHedabide
Lau proiekturen aurkezpena, 20 minutu bakoitzak + galderak
13:00-15:00 – Bazkari-etena.
15:00-17:00 – MAHAI-INGURUA | Publiko berriak, euskaldunentzako komunikabideak edo euskalduntzeko komunikabideak?
Moderatzailea: Lander Arretxea Bereziartua. Komunikazioan aditua. @larretxea
- Enara Eizagirre Arandia. Aztiker ikerguneko ikertzailea. @Aztiker
- Garikoitz Goikoetxea Etxeberria. BERRIAko kazetaria eta Siadecoko kolaboratzailea. @ggoikoetxea
- Aritz Martinez de Luna Urzelai. Aleako zuzendaria. @amartinezdeluna
Euskarazko komunikazioaren kontsumoa gora doa, baina ez hainbeste hartzaile kopurua. Publiko potentzial handia dugu aurrean, nola hel gaitezke erabiltzaile berri horiengana?
UZTAILAK 9, ASTEARTEA
9:00-11:00 – AURKEZPENAK | Zertan ari dira euskarazko komunikabideak?
- GAZTEZULO @Gaztezulo
- NAIZ IRRATIA @NAIZirratia
- KORRIKA ELKARLANEAN @korrika
- ZUZEU @zuzeu eta @ZuzeuPod
Lau proiekturen aurkezpena, 20 minutu bakoitzak + galderak
11:00-11:30 – Kafe-etena
11:30-13:00 – MAHAI-INGURUA | Nola heldu audientzia gehiagorengana Interneten?
Moderatzailea: Xabier Landabidea Urresti. Aisia eta Giza Potentzialean doktorea. Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko ikertzaile elkartua. UEUko Komunikazio sailburua.
- Josu Azpillaga Labaka. Industria ingeniaria. Internet eta teknologia berrietan aditua. Codesyntax-eko kidea. @jazpillaga
- Iban Urdapilleta Alkizalete. Tolosaldeko Atariako kudeatzailea. @tolosaldeataria
- Axier Lopez. Argiako kazetaria. @axierL
- Bea Narbaiza Amillategi. Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea. UPV/EHUko irakaslea.
Interneten publiko gehiago eta publiko berriak eskuratzeko aukerak, sarearen aukerak eta erronkak, elkarlan eta zabalpenerako lizentziak, audientzia neurketen afera etab.
13:00-15:00 – Bazkari-etena
15:00-17:00 – AZKEN ARIKETA | Euskarazko komunikazioaren aukerak eta erronkak talde-lana
Ariketaren gidaritza: Joxe Rojas Granja. IKT eta komunikazio zuzendaria Tokikomen. @joxe
Talde-lanketa honen bidez, ikastaroan zehar jasotako guztiaren ondoren, elkarrekin eztabaidatuko ditugu gaurko erronka eta aukeren ardatzak. Dinamizatzaileak ikastaro osoan jasotako gakoak jarriko ditu eztabaidagai eta taldeka landu eta gero ondorioak bildumatu.