Euskal Hedabideen Urtekaria 2019: ikerketa (tresnak) zeure esku

Euskal Hedabideen Behategiaren laugarren urtea izan da 2019a eta emandako urratsak garrantzitsuak bezain ezinbestekoak izan dira euskarazko komunikabideen eremuan. Urte hasierako gertakari nagusia euskarazko hedabideen finantzazioa hobetzeko akordioa izan den honetan, Behategiak ikerketa bideratzeko hainbat bide abiatu ditu: komunikazio digitala eta sare sozialen afera edota euskarazko komunikabideen kartografiaren eguneraketa, besteak beste. Ikerketa lerroak eta ikerketa…

Euskal hedabideen kartografia: hedapena

Euskal hedabideen kartografia aurkeztu genuen duela astebete, otsailaren 22an, “Euskal hedabideak, itun bila” jardunaldian. Datozen lau asteetan argitaratuko ditugu bertan azaldutako datuak atalez atal: hedapena, enpresen erradiografia, audientziak eta ekoizpena. Euskal hedabideen kartografia: hedapena Euskal hedabideen zabalpena da datu esanguratsuenetako bat. Hedabide nazionalez gain —teorian bederen horiek Euskal Herri osoan irakur, entzun eta ikus daitezke—, ia lurraldearen…