Hekimen elkarteak jarri du abian egitasmoa. Atal berri honetako lehen saioan euskarazko hedabideek digitalizazioaren aroan dituzten erronken inguruan mintzo da Libe Mimenza, EHUko NOR taldeko ikertzailea eta Behategiko koordinatzailea. “Ezer ez da lehen zena. Zuzeneko garaian gaude, ardatza digitala da eta kontsumoak nahieran garatzen dira”. Hogei minutuko hitz-hartze mamitsua da, euskarazko hedabideek aurrean daukaten aldaketa garai honen gaineko ideia eta kontzeptu argigarriak biltzen dituena. Izan ere, “dena aldatzen ari da, hedabideak birpentsatzeko unea da eta digitalizazioak markatuko du eszenatokia”.
Bideoa sarean dago ikusgai, Hekimen elkartearen vimeoko katean: