BEHA egitasmoaren barnean sustatzen ari garen euskarazko komunikazio espazioaren neurketa digitala eguneratzeko jardueren artean, formakuntzaren atala ere abiatu dugu. Prestatu dugun lehen txanpa honetan, 28 hedabidek eman dute izena eta 50 lagunetik gora hartu dute parte. Analitika plan baten oinarriak nola finkatu eta, bereziki, GA4 tresna berriaren ezagutzan sakontzeko saioak dira maiatzean eta ekainean antolatutako hauek. Oso harrera ona izan du ekimenak eta alor hori gehiago eta maiztasun handiagoarekin lantzeko arrazoiak badaudela garbi geratu da.