Udako ikastarorako izen-ematea zabalik

Analitika digitalaren bidean beste urrats bat emango dugu irailaren 11 eta 12ko ikastaroan, Eibarren. UEUren Udako Ikastaroen baitan antolatu dugu Analitika digitala euskarazko hedabideetan: erronka handi bat izeneko egun eta erdiko programa, eta zabalik dago izen-ematea. Bertan, besteak beste, azken urte hauetan Euroeskualdearen laguntzarekin garatutako BEHA proiektuan lantzen gabiltzan datuaren kulturan sakontzeko, ditugun tresnak arakatzeko…

Hedabideei analitika plana osatzen laguntzeko egun osoko saioa

Iragan maiatzaren 8an 30 hedabidetako 45 ordezkariren aurrean aritu ginen audientzien ezagutzarako bideak (nagusiki digitalak, baina ez soilik) eta datuen analisirako gakoak eskaintzen. Horretaz gain, Hekimenek eta Behategiak antolaturiko egun osoko saio honetan hedabideek aukera izan zuten haien artean galderak eta zalantzak partekatzeko eta baita ere bakarka, hedabide bakoitzaren beharren arabera, kontsulta partikularrak egiteko.

Urtekariaren hamargarren alea plazaratu dugu

Euskarazko komunikazioaren eta hedabideen alorrean 2024ak emandako ikerketa, analisi eta proiektu aipagarriak jasotzen ditu argitalpenak eta 2025era ere begira jarri da, urte garrantzitsua izango baita hau, besteren artean, EAEko hedabideen dirulaguntza deialdiaren eredu berria lantzen ari baitira administrazioa eta sektorea. Horretan sakontzen du Igor Astibia Hekimeneko zuzendariak bere aurtengo artikuluan, elkartearen jarduera nagusia hori izaten…

Hedabideen audientzia digitala neurtzeko tresna berria abiatze prozesuan dago

Orain arte euskarazko hedabideen webguneetako trafiko digitala BEHA panelen bidez (GA4) eta Matomoren bidez neurtu izan da soilik. Horien aurretik Hekimen Analytics tresna ere erabiltzen zen, datu agregatuak jasotzeko aukera ematen zuena, baina neurketak egiteari utzi zion GA4 sistema agertzearekin batera. Iazko urte osoa Hekimen Analytics zaharra ordezkatu eta gaindituko zuen eredu berri bat garatzen…