BEHA 3.0 proiektua onartu digute

BEHA 3.0 proiektuak Euroeskualdeko hiritartasuna deialdiaren diru-laguntza jasoko du. Honenbestez, euskal hedabideetan datuen kultura sustatzeko bidearekin segituko dugu, analitika digitalean sakonduz, datuen bilketa eta analisia izan daitezen erabakiak hartzeko helduleku lagungarria. EHUren, Hekimen elkartearen eta Euroeskualdearen babesa dauka egitasmo honek eta Behategiak garatuko du, euskal hedabideak oinarri hartuta.   https://www.euroregion-naen.eu/eu/artikuluak/euroeskualdeak-20-euroeskualdeko-hiritartasun-proiektu-finantzatuko-ditu-500-000-eurorekin/