BEHA 3.0 proiektua onartu digute

BEHA 3.0 proiektuak Euroeskualdeko hiritartasuna deialdiaren diru-laguntza jasoko du. Honenbestez, euskal hedabideetan datuen kultura sustatzeko bidearekin segituko dugu, analitika digitalean sakonduz, datuen bilketa eta analisia izan daitezen erabakiak hartzeko helduleku lagungarria. EHUren, Hekimen elkartearen eta Euroeskualdearen babesa dauka egitasmo honek eta Behategiak garatuko du, euskal hedabideak oinarri hartuta.   https://www.euroregion-naen.eu/eu/artikuluak/euroeskualdeak-20-euroeskualdeko-hiritartasun-proiektu-finantzatuko-ditu-500-000-eurorekin/

Ipar Euskal Herriko Kazetaritza Euskaraz diplomako ikasleen bisita izan dugu

Ikasturtearen hasieran abiatu zen titulazio berri hau hiru Unibertsitateren, zortzi hedabideren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko elkarlanetik (ikus Urtekariko artikulua). Ipar Euskal Herriko komunikabideetan euskarak duen egoeraren diagnostikoa egin ostean, prozesua martxan jarri, tituluaren diseinua garatu, eragileen arteko hitzarmena egin eta 12 ikaslerentzako eskolak abiatu zituzten 2023ko irailean, Baionan. Hitzarmenean sartuta daude Bordeleko IJBA-UBM, Paueko…

Komunikabideentzako analitika digitaleko kontsultoria lanak

Behategiak audientzia aztertzeko kontsultoria lanak egin ditu Innovation Media Consulting enpresa gidatzen ari den egitasmo piloturako. Aiurri eta Gaztezulo komunikabideak dira pilotaje horretan parte hartzen ari diren biak eta egindako diagnositik, azterketa kritikotik eta ondorioetatik eratorriko diren aholkuak sektore osoari luzatuko dizkio IMC-k, EAEko administrazioaren eta sektorearen artean osatutako Hedabideen mahaiak enkargaturiko lanean (ikus Hekimenen…

Euskal Hedabideen Urtekaria 2023-2024 plazaratu dugu

Euskalerria irratian aurkeztu dugu ale berria, irrati eta bideo streaming bidez, zuzenean. (irakurri edo deskargatu hemen) Urteroko maiztasunarekin argitaratzen du Euskal Hedabideen Behategiak nabarmentzeko modukoak diren lanen, proiektuen eta gertakarien bilduma den liburu hau. Aurreko urteak emandakoak aztertu eta hasi berri dugun urtean mahai gainean egongo diren gai nagusietako batzuk aurkituko ditugu hamalu artikulu hauen…