Elkarlanaren ideiak zeharkatzen du goitik behera Euskal Hedabideen Urtekaria 2022-2023
Iazko urteak eman duenaren azterketa eta 2023an dauden erronka nagusiak jasotzen ditu Behategiaren urteroko argitalpenak. Azken horien artean dago digitalizazioaren eta adimen artifizialaren garapena baliatzeko urrats sendoak eman beharra; dela eleaniztasuna, ikus-entzunezkoak, audientzien neurketa edo berrikuntza bezalako eremuetan. Hamalau artikuluk eta hiru eranskinek osatzen dute alea, eta hogeita hamazazpi sinatzaile ditu orotara. Lehenengo biak, Behategiko…