BEHA Ikerketa Proiektuak bidearen erdia egin du dagoeneko

Euskal Hedabideen Behategiak eta Euroeskualdeak bultzatutako BEHA ikerketa proiektuaren erdibideko emaitzak partekatu ditugu, lehen faseko partaideekin batera, Martin Ugalde Kultur Parkean egindako lan-saioan. 2021eko udazkenean abiatu genuen Euskal Hedabideen Behategian BEHA ikerlerroa. Euroeskualdearen babesarekin abiatutako bideak xede du euskal audientzia ezagutzeko mugaz gaindiko ariketa egitea; zehazki, euskarazko komunikazio espazioaren neurketa digitala eguneratzeko lanak gauzatzea: sistemaren…

Euskal Hedabideen Urtekaria aurkeztu dugu

2021. urteak digitala den hodeiertza utzi du agerian nabarmen, eta hori da aurtengo ale honetan gehien errepikatzen den ideietako bat, berrikuntzarako eta eraldaketarako beharrarekin batera. Behategiko koordinatzaile den Libe Mimenza Castillok nazioarteko ekosistema mediatikoan dauden joera nagusiak aztertu ditu eta Hekimen elkarteko zuzendari den Igor Astibia Teiletxeak euskal hedabideen alorrean iazko urteak eman duenaren errepasoa…

Euskarazko komunikazio-produktu feministak

Euskarazko komunikazio-produktu feministen datu-basea osatu du Behategiak «Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan» ikerketa taldeak Euskal Hedabideen Behategiaren 2021eko Urtekarian argitaratuko duen artikulua oinarri hartuta. Kazetaritza feminista Hego Euskal Herrian izenburupean, Arantza Gutierrez Paz eta Itxaso Fernandez Astobiza UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek euskarazko komunikazio-produktu feministak zerrendatu dituzte euskarri elebidun eta erdaldunekin batera. Artikulu osoa aurki argitaratuko da Euskal…