Audientzia digitala neurtzeko oinarri bateratuak finkatzen ari gara
Irailean egin berri dugun Uda Ikastaroa oso oparoa izan da euskal hedabideen audientzia digitala neurtzeko sistema bateratua lortzeko bidean. Hiru eragile nagusi batu eta elkarrekin gogoeta partekatua egin dugu bertan: komunikabideak, administrazioa eta unibertsitatea. Testuinguru horretan, zenbait adituren eskutik euskal hedabideen audientzia digitala ezagutzeko bideak, tresnak, aukerak eta erronkak ezagutu ditugu. Norabide honetan hastapeneko urratsa…