Sektorearentzat garrantzitsuak diren gaiak jorratuko ditu “Hartu hitza” bideo bilduma berriak

Hekimen elkarteak jarri du abian egitasmoa. Atal berri honetako lehen saioan euskarazko hedabideek digitalizazioaren aroan dituzten erronken inguruan mintzo da Libe Mimenza, EHUko NOR taldeko ikertzailea eta Behategiko koordinatzailea. “Ezer ez da lehen zena. Zuzeneko garaian gaude, ardatza digitala da eta kontsumoak nahieran garatzen dira”. Hogei minutuko hitz-hartze mamitsua da, euskarazko hedabideek aurrean daukaten aldaketa…