Sektorearentzat garrantzitsuak diren gaiak jorratuko ditu “Hartu hitza” bideo bilduma berriak

Hekimen elkarteak jarri du abian egitasmoa. Atal berri honetako lehen saioan euskarazko hedabideek digitalizazioaren aroan dituzten erronken inguruan mintzo da Libe Mimenza, EHUko NOR taldeko ikertzailea eta Behategiko koordinatzailea. “Ezer ez da lehen zena. Zuzeneko garaian gaude, ardatza digitala da eta kontsumoak nahieran garatzen dira”. Hogei minutuko hitz-hartze mamitsua da, euskarazko hedabideek aurrean daukaten aldaketa…

BEHA ikerlerroa abian “Euroeskualdeko hiritartasuna” 2021 proiektu deialdiari esker

“Euroeskualdeko hiritartasuna” 2021ko proiektu deialdiaren ebazpena argitaratzeaz bat abiatu da Euskal Hedabideen Behategiaren BEHA ikerlerroa: “Euskal audientzia ezagutzeko mugaz gaindiko proposamena: euskarazko komunikazio espazioaren neurketa digitala eguneratzeko ariketa”. BEHA proiektuak euskarazko hedabideen audientzia digitala neurtzeko sistema ebaluatzea bilatzen du, batetik; eta sistema hori eguneratzea, bestetik. Neurgailu berriak daude merkatuan (Google Analytics 4 esaterako) eta neurtzeko…

Behategiak ‘Euskal hedabideen urtekaria 2020’ lana aurkeztu du

Euskal Hedabideen Behategiak 2020ko urtekaria aurkeztu du gaur Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Behategiko koordinatzailea den Libe Mimenza Castillo, Hekimeneko zuzendaria den Igor Astibia Teiletxea eta EHUko irakaslea den Edorta Arana Arrieta agertu dira prentsaren aurrean urtekariaren edukiaren berri emateko. Hona hemen urtekariak biltzen dituen artikuluak eta haien egileen zerrenda: Bi kronika irakur daitezke hasteko:…