Euskarazko komunikabideen aukerak eta erronkak uda ikastaroa

Euskal Hedabideen Behategiak eta Udako Euskal Unibertsitateak #ElkarEkin “Euskarazko komunikabideen aukerak eta erronkak: proposamen bat lantzeko unea” ikastaroa (uztailak 8-9) prestatu dugu. Garazi Goiaren eta Josu Amezagaren arteko solasaldiarekin abiatuko dugu lehen eguna; ondoren, “Publiko berriak, euskaldunentzako komunikabideak edo euskalduntzeko komunikabideak?” mahai-inguruan bilduko dira Lander Arretxea, Enara Eizagirre, Garikoitz Goikoetxea eta Aritz Martinez de Luna;…

“Euskal hedabideak, itun bila” jardunaldia

Herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea ziurtatu ahal izateko, posible ote da hedabide eta administrazioaren arteko itun bat? Galdera horri tiraka abiatuko da “Euskal hedabideak, itun bila” jardunaldia datorren otsailaren 22an, asteazkena, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15). Hedabideak hizkuntza baten biziberritzerako funtsezko zutabeetako bat dira. Euskal hedabideek hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea egina dute,…