Behategiaren 2019ko urratsak: ikerketa lerroak eta ikerketa tresnak

Euskal Hedabideen Behategiaren laugarren urtea izan da 2019a eta emandako urratsak garrantzitsuak bezain ezinbestekoak izan dira euskarazko komunikabideen eremuan. Urte hasierako gertakari nagusia euskarazko hedabideen finantziazioa hobetzeko akordioa izan den honetan, Behategiak ikerketa bideratzeko hainbat bide abiatu ditu: komunikazio digitala eta sare sozialen afera edota euskarazko komunikabideen kartografiaren eguneraketa, besteak beste. Ikerketa lerroak eta ikerketa…

2018. urteak eman zuena, hiru ardatz

2018. urteak eman zuenaren kazetaritza errepasoa dakarkigu Igor Astibia Teiletxeak 2018ko euskal hedabideen urtekarian argitaratutako «Urteak eman duenari begiratu orokorra» artikuluan. Urtekaria pasa den apirilean aurkeztu zen Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean eta webgunean dago irakurgarri eta eskura. Kazetaritzaren aurkako erasoez mintzo da HEKIMEN elkarteko koordinatzailearen testua, mozal legearen aterkipean oldartu diren informazio eskubidearen aurkako gertaera…

2017. urteak eman duena, begirada bat

2017. urteak eman duenaren kazetaritza errepasoa dakarkigu Alberto Barandiaran Amillanok 2017ko euskal hedabideen urtekarian argitaratuta «Urteak eman duena. Begirada bat» artikuluan. Berrikuste periodistikoan kazetagintzak jasandako zentsura eta kontrol erasoak hartu ditu hizpide, mozalaren mehatxua ez baita, tamalez, ofizioak duen erasotzaile bakarra XXI. mende honetan. Halaber, HEKIMEN euskal hedabideen elkarteko zuzendariak mugarik gabe hazten ari diren…

Kazetaritza digitala aipagarri bihurtu

New York Times hedabideak bere txosten estrategikoa aurkeztu du urte hasierarekin batera. Irmo dio “Journalism that stands apart” izenburupean: hil ala biziko momentua bizi dugu. Horregatik, aipagarria edo nabarmena izango den kazetaritza lanaren balioan jarri dute arreta, hain zuzen, xede hori lortzeko emango dituzten urratsak azalduta. Zer hausnarketa dakarkigu euskal komunikabideoi New York hirian editatzen…