BEHA Ikerketa Proiektuak bidearen erdia egin du dagoeneko

Euskal Hedabideen Behategiak eta Euroeskualdeak bultzatutako BEHA ikerketa proiektuaren erdibideko emaitzak partekatu ditugu, lehen faseko partaideekin batera, Martin Ugalde Kultur Parkean egindako lan-saioan. 2021eko udazkenean abiatu genuen Euskal Hedabideen Behategian BEHA ikerlerroa. Euroeskualdearen babesarekin abiatutako bideak xede du euskal audientzia ezagutzeko mugaz gaindiko ariketa egitea; zehazki, euskarazko komunikazio espazioaren neurketa digitala eguneratzeko lanak gauzatzea: sistemaren…