BEHA Ikerketa Proiektuak bidearen erdia egin du dagoeneko

Euskal Hedabideen Behategiak eta Euroeskualdeak bultzatutako BEHA ikerketa proiektuaren erdibideko emaitzak partekatu ditugu, lehen faseko partaideekin batera, Martin Ugalde Kultur Parkean egindako lan-saioan. 2021eko udazkenean abiatu genuen Euskal Hedabideen Behategian BEHA ikerlerroa. Euroeskualdearen babesarekin abiatutako bideak xede du euskal audientzia ezagutzeko mugaz gaindiko ariketa egitea; zehazki, euskarazko komunikazio espazioaren neurketa digitala eguneratzeko lanak gauzatzea: sistemaren…

BEHA ikerlerroa abian “Euroeskualdeko hiritartasuna” 2021 proiektu deialdiari esker

“Euroeskualdeko hiritartasuna” 2021ko proiektu deialdiaren ebazpena argitaratzeaz bat abiatu da Euskal Hedabideen Behategiaren BEHA ikerlerroa: “Euskal audientzia ezagutzeko mugaz gaindiko proposamena: euskarazko komunikazio espazioaren neurketa digitala eguneratzeko ariketa”. BEHA proiektuak euskarazko hedabideen audientzia digitala neurtzeko sistema ebaluatzea bilatzen du, batetik; eta sistema hori eguneratzea, bestetik. Neurgailu berriak daude merkatuan (Google Analytics 4 esaterako) eta neurtzeko…