Urtekaria 2025-2026 argitaratu dugu

Euskal Hedabideen Urtekaria 2025-2026 argitaratu du Behategiak, eta aurten aurkezpena Euskal Irratien egoitzan egin du, Uztaritzen. Euskal irratiek presentzia nabarmena dute aurtengo alean. Azken urtean emandako urratsak (irratien elkartea indartzen, webguneak berritzen, estrategia digitala diseinatzen…) eta DAB+ sistemaren aurrean daukaten erronka nabarmentzeko moduko gaiak dira. Hori da, berez, Euskal Hedabideen Behategiak argitaratzen duen Urtekariaren zeregin…