HEDABIL egitasmoa lagunduko du Euroeskualdeak

Eibarko ikastaroko ondorio nagusietako bat erabiltzaileak hobeto ezagutu beharra izan zen, horrekin estuki lotua da HEDABIL proiektua. Gaur egungo audientzia mediatikoa ez da euskarri bakarrera mugatzen. Jendeak informazioa kontsumitzen du komunikabide baten webgune ofizialean ez ezik, sare sozialetan, podcast eta bideo plataformetan, newsletter-etan, edota euskarri tradizionaletan —papera, irratia, telebista—. Datuen estandarizazio faltaz gain, fragmentazio horrek…