BEHA egitasmoa burutu dugu

2021eko irailean hasi genuen BEHA egitasmoa; lehen fase batean, euskarazko hedabideen audientzia digitala neurtzeko sistema ebaluatzeko eta eguneratzeko. Une horretan neurgailu berriak agertzen ari zirenez gero, aldaketa horretarako euskal komunikabideei laguntza emateaz gain, diagnosirako eta eguneraketarako ikerketa lanak egin genituen. Hasieran zortzi hedabideko lagin batekin abiatu genuen ikerketa eta bigarren fase batean 60 hedabidera zabaldu…

Hedabideek aurrerapauso handia eman dute datuaren kulturan sakontzeko bidean

Behategiak UEUrekin elkarlanean antolatutako Uda Ikastaroan egondako 30etik gora hedabideren parte hartzeak berretsi egiten du duela lau urte hasitako ibilbidearen bilakaera oparoa. Lan handia egin dute hedabideek urteotan analitika digitalaren esparruan, 2021ean BEHA proiektuarekin hasi ginenetik hona, 2025ean amaitutzat emango baitugu. Egitasmoaren bilana egiteko ere balio izan dute Eibarreko egun eta erdiko jardunaldiek, bertan ikusi…