Urtekariaren hamargarren alea plazaratu dugu

Euskarazko komunikazioaren eta hedabideen alorrean 2024ak emandako ikerketa, analisi eta proiektu aipagarriak jasotzen ditu argitalpenak eta 2025era ere begira jarri da, urte garrantzitsua izango baita hau, besteren artean, EAEko hedabideen dirulaguntza deialdiaren eredu berria lantzen ari baitira administrazioa eta sektorea. Horretan sakontzen du Igor Astibia Hekimeneko zuzendariak bere aurtengo artikuluan, elkartearen jarduera nagusia hori izaten…

Hedabideen audientzia digitala neurtzeko tresna berria abiatze prozesuan dago

Orain arte euskarazko hedabideen webguneetako trafiko digitala BEHA panelen bidez (GA4) eta Matomoren bidez neurtu izan da soilik. Horien aurretik Hekimen Analytics tresna ere erabiltzen zen, datu agregatuak jasotzeko aukera ematen zuena, baina neurketak egiteari utzi zion GA4 sistema agertzearekin batera. Iazko urte osoa Hekimen Analytics zaharra ordezkatu eta gaindituko zuen eredu berri bat garatzen…