Euskal hedabideen analitika digitalaren gaineko tesia egin du Libe Mimenzak
“Euskal hedabideen ingurune digitala neurtzeko analitika: diagnostikoa eta proposamena” izena daraman doktorego tesia defendatu du Behategiko koordinatzailea eta NOR Ikerketa Taldeko ikerlaria den Libe Mimenza Castillok. Euskaraz argitaratzen duten komunikabideen sareko trafikoa neurtzeko tresnen errealitatea aztertu du Behategiarekin, Hekimen elkartearekin eta Euroeskualdearekin elkarlanean garatutako proiektuetan oinarrituta, eta, diagnostikoaz gain, hedabideen webguneetako trafikoa jaso eta irakurtzeko…