KORONABIRUSAK ZERBITZU PUBLIKOAREN IZAERA ITZULI DIO EUSKAL TELEBISTARI

Marijo Deogracias Horrillo — NOR Ikerketa Taldea, EHU Audientzien jokoan jarduteari utzi eta gizarteari zerbitzua eskaintzeko saiogintzari ekin dio telebista publikoak. Audientzien lehia galduta, baliteke egindako apustu horrek bestelako onurak ekartzea euskarazko kateari. Euskarazko kanal biak (ETB1 eta ETB3) ari dira etxealdian zehar saio berriak eskaintzen, eta beste hainbat egoerak eskatzen duen konfinamendu neurrietara egokitu…