Euskal Hedabideen Urtekaria 2019: ikerketa (tresnak) zeure esku

Euskal Hedabideen Behategiaren laugarren urtea izan da 2019a eta emandako urratsak garrantzitsuak bezain ezinbestekoak izan dira euskarazko komunikabideen eremuan. Urte hasierako gertakari nagusia euskarazko hedabideen finantzazioa hobetzeko akordioa izan den honetan, Behategiak ikerketa bideratzeko hainbat bide abiatu ditu: komunikazio digitala eta sare sozialen afera edota euskarazko komunikabideen kartografiaren eguneraketa, besteak beste. Ikerketa lerroak eta ikerketa…

«Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadan» uda ikastaroa

EHUko uda ikastaroen baitan antolatu dugu «Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadan» gogoeta. Euskal Hedabideen Behategiak antolatutako bi eguneko hausnarketa proposamena da, HEKIMEN eta NOR Ikerketa Taldearekin batera diseinatua. Izena emateko bi modalitate daude: presentziala edo online zuzenean. Azken lau hamarkadetan aurrerapen handiak izan dira euskarazko komunikazioaren eremuan: euskara hutsezko lau aldizkari eta tokiko irrati bat izatetik,…

HEZKUNTZA EREDUAK ESKOLA-TELEBISTAN

Josu Amezaga Albizu — NOR Ikerketa Taldea 2020ko martxoan ezarritako alarma egoerak aurrez aurreko eskola jarduerarik gabe utzi zituen Euskal Herri osoko milioi erdi bat pasa haur eta gazte, unibertsitatekoak ez diren ikasketetan. Haur Hezkuntzatik Lanbide Heziketara Hegoaldean, eta Ama Eskolatik Lizeoraino Iparraldean, goizetik gauera eta ustekabean etxean geratu behar izan ziren, hilabete batzuetan zehar,…

COVID-19 ETA ZIENTZIA: EUSKARAZKO PRENTSA ESPEZIALIZATUAREN EKARPENA

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute — Elhuyar aldizkariaren zuzendaria SARS-CoV-2aren larrialdiak inoiz baino ageriago utzi du hedabideen funtzio soziala. Zientzialarientzat erronka handia izan da ezezaguna zuten birusa eta gaixotasuna ezagutzea, eta zientzia-komunikatzaileentzat ere pareko erronka izan da horri buruz informatze eta informazioa gizarteratzea. Argi ikusi dugu hori Elhuyarren; izan ere, egunean, berrehun bat ikerketa zientifiko…

KORONABIRUSAK ZERBITZU PUBLIKOAREN IZAERA ITZULI DIO EUSKAL TELEBISTARI

Marijo Deogracias Horrillo — NOR Ikerketa Taldea, EHU Audientzien jokoan jarduteari utzi eta gizarteari zerbitzua eskaintzeko saiogintzari ekin dio telebista publikoak. Audientzien lehia galduta, baliteke egindako apustu horrek bestelako onurak ekartzea euskarazko kateari. Euskarazko kanal biak (ETB1 eta ETB3) ari dira etxealdian zehar saio berriak eskaintzen, eta beste hainbat egoerak eskatzen duen konfinamendu neurrietara egokitu…

EUSKARAZKO TELEBISTA KRISI BETEAN

Josu Amezaga Albizu – NOR Ikerketa Taldea, EHU Soziolinguistikaren eta hizkuntza plangintzaren ikuspegitik, funtsezkoa da hiztunen jokaerari buruzko ezagutza. Artikuluxka honetan ezagutza horri ekarpentxo bat egiten saiatuko gara. Horretarako euskaldunek telebista ikustean egiten duten hizkuntza hautua erakutsiko dugu. Noiz: COVID-19ak eragindako alarma egoeraren garaian. Zergatik orain: telebistaren kontsumoa inoiz baino handiagoa delako, eta pandemiaren aurkako…

GAZTEEN KONTSUMOA COVID-19AREN GARAIAN

Bea Narbaiza Amillategi — NOR Ikerketa Taldea, EHU Azken asteotan bizi dugun salbuespen egoera dela eta, Euskal Herriko ikasleen ohiko ikaskuntza erabat astindu du koronabirusak eta etxean geratu behar izan dute COVID-19ak eragindako testuinguru honetan. Gaitzaren hedapena eteteko asmoz, etxean inoiz baino ordu gehiago igarotzen dituzten honetan, gazteen Informazio eta Komunikazio Teknologien (aurrerantzean IKTen) eta…

(EUSKARAZ) KLIK EGINEZ ILUSTRATZEN GARA

Libe Mimenza Castillo — NOR Ikerketa Taldea, EHU   2020ko lehen hiruhilabetekoa historia liburuetara igaroko da COVID-19 gaitzaren nondik norakoekin. Zenbakiak nagusituko dira —hildakoak, kutsatuak, egunak edo kurba logaritmikoak—. Irakurketa estatistiko sarri kontraesankorren dialektikan katramilatuko da errealitatea disekzionatzeko ariketa. Errelato horretan aipatuko dira besteak beste big data, bigilantzia masiboa, askatasunez mugitzeko eskubidearen amaiera, inteligentzia artifiziala,…

EUSKARAZKO TELEBISTA COVID-19AREN GARAIAN

Josu Amezaga Albizu — NOR Ikerketa Taldea, EHU   Esan gabe doa COVID-19 birusaren pandemiak hazkunde handia ekarri duela komunikabideen erabileran, seguruenik bi arrazoi nagusirengatik. Batetik krisiaren izugarriak informazioarekiko kezka handitu du. Bestetik ezarritako etxeratze neurriek komunikabideen kontsumoa igoarazi dute, beste jarduerarik (laneko, ikastetxeko, aisialdiko zein bestelako) ezean. Telebistari dagokionez, Estatu espainiarrean martxoaren 14an etxeratzea…

Plataforma globalen aurrean «garena baino txikiago bihurtu gara»

Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak komunikabideen eta komunikazioaren inguruko gogoetak idatzi ditu 2019aren kultur errepasoa dakarren Jakin aldizkariaren azken alean, eta bertako ideien inguruan aritu dira Euskadi Irratiko Faktoria saioan aste honetan. Hona Jakinen aurkezpena: Irauli da merkatua, dio Libe Mimenza Castillo komunikazio ikerlariak Jakinen 235. zenbakian idatzi duen artikuluan: «2019a historiara pasako da Interneten garaipen…