Hiru urteko ibilbidean aurrera Euskal Hedabideen Behategia
Euskal Hedabideen Behategiak hiru urteko ibilbidea egin berri du, hain zuzen, 2016ko urtarrilaren 14an sinatu zuten Behategia abiatzeko hitzarmena Hekimenek, UPV/EHUk, Mondragon unibertsitateak eta Deustuko unibertsitateak. Ordutik hona, Udako Euskal Unibertsitatea ere bildu da hitzarmenera, eta batzen jarraitzeaz gain, urratsez urrats ekimenez aurrera dihardu Behategiak. Hiru urteko ibilbidean sektorearen diagnostiko eraginkorrak egiteko zedarritutako orubea finkatu…