Euskal Hedabideen Urtekaria 2016

Euskal Hedabideen Behategiak, iaz egin bezala, Urtekaria aurkeztuko du Durangoko Azokan: abenduaren 5ean, astelehena, eguerdiko 14:00etan, Areto Nagusian. Bertan, Behategiko kide diren ikertzaileen arteko mahai-inguru labur bat egingo dugu aurtengo uzta aurkezteko. 2016ko Urtekariaren ardatzak 2016ko Urtekari honetan etxe barrura begira jarri gara, baina, begirada aberaste aldera, lehen-lehenik beste ispilu bat arakatzeko hautua egin dugu.…

Euskal hedabideen kontsumoa sarean: goranzkoa eta eraginkorra

Aurtengo lehen sei hilabeteetan, 10,2 milioi sesio izan dituzte HEKIMEN elkarteko webguneek, ia 2011n beste. 2012tik, etengabeko kontsumo igoera gertatu da euskarazko hedabideen webguneetan, %15 eta %30 artean urtero, eta aurtengo igoera %8 ingurukoa izango dela aurreikus daiteke. Webgune moten arabera, nabarmentzekoa da tokiko hedabideen webguneen gorakada, webgune nazionalen kontsumoa gainditu dutelako 2016ko irailean, lehen…

Euskal hedabideen sektorearen datuak: zabalpen handia, borondate publikoa eta elkarlanerako asmoa

Irudian paperezko euskal hedabideen zabalpena Euskal hedabideak ia Euskal Herri osoan zabaltzen dira, paperezkoak dira gehienak, eta tokikokak dira hirutik bi. Gehienak Hekimen Euskal Hedabideen Elkartean daude, eta ekoizpen tamaina esanguratsua dute: urtean 57 mila orrialdetik gora eta 30 mila telebista eta irrati emisio ordu sortzen dituzte. Papera, gehiena ordaindutako harpidetzen edo zuzeneko salmenten bidez…

Digital News Report 2016

  Facebook, albisteak jasotzeko sare sozialik erabiliena   Digital News Report 2016 ikerketako datuek zalantzarako tarte gutxi uzten dute: Facebook da Espainian eta Frantzian albisteak jasotzeko gehien erabiltzen den sare soziala. Aztertutako 26 herrialdeetako batez besteko estatistiken arabera, albisteak online kontsumitzen dituzten 50.000 pertsonen laginetik %44k Facebook erabiltzen du informazioa jasotzeko, YouTube %19k, Twitter %10ek…

Media Pluralism Monitor 2015

Iturria: Media Pluralism Monitor Espainian “euskarrien arteko hedabide-jabetzan kontzentrazio nabarmena” dago, eta horrek “merkatuaren pluraltasunari” eragiten dio. Hala ondorioztatu du 2015eko Media Pluralism Monitor ikerketak, 2009tik Europar Batasuneko hainbat estatu kideetako hedabide-sistemak urtero aztertzen dituen Centre for Media Pluralism and Media Freedom zentroaren lanak, hain zuzen ere. Izan ere, MPMk azaltzen duenez, “legeak zehazten du konpainia…

Telebista soziala Katalunian: Observatori de la Producció Audiovisual-en txostena

ITURRIA: Observatori de la Producció Audiovisual   Gero eta gehiago, ikus-entzuleen kontsumo-esperientzia ez da mugatzen telebistako saioak pasiboki hartzera, sare sozialen bitartez programen inguruko iruzkinak denbora errealean egiteko ohitura gero eta arruntagoa baita. Hartzaileek bigarren pantailaren bitartez adierazten dute edukieko engaiamendua, eta interakzio mota berri horiek ulertzea (eta monetizatzea) funtsezkoa bilakatu da kateentzat. Telebistaren eta…

Gorka Salcesen tesia

Euskaldunen ohitura komunikatiboen inguruko tesia defendatu zuen Gorka Salces ikerlariak joan den otsailaren 25ean, EHUko Gizarte Komunikazio Zientzien Fakultatean. “Euskaldunak komunikabideen aurrean: iritzien, ohituren eta jarreren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa” izenburupean eta Josu Amezagak zuzenduta, proiektuari bikain Cum Laude kalifikazioa eman zion Txema Ramirez de la Piscinak, Aitor Zuberogoitiak, Elixabete Perez Gazteluk, Iratxe Aristegik eta…

Behategia sortzeko hitzarmena

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak eta UPV/EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak Euskal Hedabideen Behategia sortzeko hitzarmena sinatu dute, gaur, Bilbon. 2012an elkartearen eta hainbat ikerketa talderen artean hasitako bideak babes instituzionala jaso du horrela, eta lankidetza markoa ezarrita geratu da erakunde akademikoen eta euskal hedabideen artean. Sinatzaileak izan dira: Hekimeneko zuzendari Alberto Barandiaran; Fernando Plazaola,…